ANALISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macron, blokeo politikoaren arriskuan

Blokeo politikoa luzaro irauten badu, Macronek tresna bat dauka eskuartean, parlamentua desegin eta hauteskunde berriak deitu. Eta horren arriskua, emaitzak oraindik txarragoak eskuratzea da.

Macron presidenteak txarrena saihestu du, kohabitazioa baztertuta geratu baita, Parlamenturako hauteskundeak irabazi eta gero. Baina lehen aldiz V Errepublikaren historian presidente batek gehiengo nagusia galdu du.

Macronen deia, motorrak piztuta zituen presidentearen hegazkinaren aurrean, frantsesei boza eskatuz Gobernuak gehiengo indartsu bat izan zezan, ez du behar besteko oihartzunik izan, eta frantsesek ez dute jarraitu.

Hauteskunde hauetako emaitzek erakusten dutenez, Frantziako mapa politikoak hiru bloke nagusi ditu.

1-Jean Luc Melenchon buruzagiaren inguruan, ezker erradikala. Ordezkarien kopurua bikoiztu egin du, eta oposizioko lehen indarra bihurtu da.

2-Macronen alderdia, bere pertsonalitatearen inguruan eraikita. Lehen indarra izaten jarraitzen du, baina negoziatu beharko du.

3-Eskuin muturreko blokea. Horrek lorpen historikoa izan dau jarlekuen kopuruan ia hirukoiztu eta gero.

Alemanian eta Italian gertatzen denaren kontra, Frantziak ez dauka koalizio gobernuak eratzeko hitzarmen ohiturarik, ez baitira beharrezkoak izan hemen. Tradizioz, gehiengo nagusiaren aldeko hauteskunde sistemak gehiengo nagusiak ematen zizkion gobernuko alderdiari. Gainera, kasu honetan oposizioko indar handienak, ezker erradikalizatua eta eskuin muturra, Macronen alderdiarengatik hain urruti daude, zaila ikusten dela akordio bat izatea.

Aukera egingarria litzateke alderdi kontserbadorearekin, Errepublikanoekin, ituna egitea, gehiengo osoa lortzeko behar dituen botoak ziurtatzeko. Baina bere buruzagietako bat, Eric Ciotti, ez dago negoziatzeko prest. Beste aukera bat, ezkerreko NUPES koalizioko alderdi batekin ituna egitea da, bloke moduan desegiten baldin bada.

Egoera ez ezagun horren aurrean Macronen erreformak ere zalantzan daude. Besteak beste, pentsioen erreforma. Erreforma horrek tira bira handia sortu ditu, frantses gehienak aurka baitaude.

Momentuz, Elisabeth Borne lehen ministroak Gobernua berregin beharko du, gutxienez, jarlekua galdu duten bi ministroen ordezkoak izendatzeko, eta horretarako ere negoziatu beharko du.

Egoera ez ezagun horren aurrean, eta blokeo politikoa luzaro irauten badu, Macronek tresna bat dauka eskuartean, parlamentua desegin eta hauteskunde berriak deitu. Eta horren arriskua, emaitzak oraindik txarragoak eskuratzea da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X