Suitza
Pradales lehendakariak Davoseko Foroan parte hartuko du
Euskadik Munduko Ekonomia Foroan parte hartuko duen lehen aldia izango da. Lehendakaria buru duen euskal ordezkaritza Suitzan izango da hilaren 20tik 22ra bitartean.
Omenaldi hunkigarria Crans Montanako suteko biktimei
Crans Montanako eskiatzaile talde batek bihotz erraldoi bat osatu du eski-estazioko pistetako batean, Le Constellation tabernako zorigaiztoko sutearen biktimak omentzeko.
Suitzako sutean hildako 40 lagunak identifikatu dituzte eta erdiak adin txikikoak ziren
22 hildako suitzarrak ziren, 7 frantziarrak, 6 italiarrak, bi errumaniarrak, bat portugaldarra, bat belgikarra eta beste bat turkiarra. Adinari dagokionez, gehienak 14 eta 17 urte bitartekoak ziren, eta gainerakoak 18 eta 39 urte bitartekoak.
Ikerketa penala ireki dute Urtezahar gauean Suitzan su hartu zuen tabernako nagusien aurka
"Zabarkeriaren ondorioz gertatutako giza hilketa, gorputz lesioak eta sutea" leporatu dizkiote bikoteari, Valais kantonamenduko Poliziak jakinarazi duenez. Zigorra ezagutu arte, baina, errugabetasun-presuntzioa errespetatuko zaie biei.
Bengala bat, Urtezahar egunean Suitzako taberna batean sua piztu izanaren arrazoi nagusia
Oraingoz, ez dago argi zenbat pertsona zeuden lokal horretan, baina hainbat lekukok adierazi dute sutea gertatu zen ordurako bengala zuten xanpain botila batzuk piztuta zeudela, eta sarrera bakarra oso estua zela deitoratu dute.
Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean
"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.
Zelenskik esan du Putinekin bildu daitekeela Suitzan, Austrian edo Turkian
Ukrainako presidenteak baztertu egin du bilera Moskun egitea, eta Hungarian antolatzea, planteatu bezala, "zaila" izango litzatekeela uste du eta.