Ikerketa penala ireki dute Urtezahar gauean Suitzan su hartu zuen tabernako nagusien aurka
"Zabarkeriaren ondorioz gertatutako giza hilketa, gorputz lesioak eta sutea" leporatu dizkiote bikoteari, Valais kantonamenduko Poliziak jakinarazi duenez. Zigorra ezagutu arte, baina, errugabetasun-presuntzioa errespetatuko zaie biei.
Ikerketa penala ireki dute Crans Montana udalerriko Le Constellation taberna kudeatzen zuen bikotearen aurka. Taberna horretan, sute izugarria gertatu zen Urtezahar gauean.
"Zabarkeriaren ondorioz jazotako giza hilketa, gorputz lesioak eta sutea" egotzi dizkiete. Dena den, epaitu arte errugabetasun-presuntzioa errespetatuko zaie biei.
Guztira, 40 pertsona hil eta 119 zauritu (gehienak larri) ziren sutean, bertan urte berriari harrera egiteko antolatutako festan.
Gaur arte, hildako lagunetatik lau identifikatu dituzte, suitzarrak guztiak: 21 eta 16 urteko bi neska eta 18 eta 16 urteko bi mutil. Horien gorpuzkiak beren familien esku utzi dituzte jada.
Valaisko Ministerio Publikoak zuzendutako ikerketan tabernako bi gerenteak ikertzen ari dira.