Zientzia
2022/05/19 - 20:46
Ikerbasquek Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabalen ikerketa lana saritu du
Euskadiko emakume ikertzaileak eta horien lana ikustaraztea dute helburu sariek, datozen belaunaldietarako eredu eta inspirazio izan daitezen.
2022/05/16 - 10:56
Horrelakoa izan da azken hamarkadetako eklipserik luzeena
Lurrak itzal egin dio ilargiari, erabat estali duen arte. Ilargia ordea ez da ilunpean geratu, kolore gorrixkaz jantzi da eguzkiaren argiaren isladaren ondorioz. Hiru bat orduko eklipsea izan da.
2022/05/12 - 19:12
Zer da zulo beltz bat?
Bertatik ezin du ezerk ihes egin, ezta argiak ere. Izar oso masiboek bakarrik osa ditzakete zulo beltz bat. Zulo beltzak tamainarengatik bereizten dira.
2022/05/12 - 18:44
Hauxe da gure galaxiaren erdigunean dagoen zulo beltzaren lehen argazkia
Irudi honekin, EHT teleskopioak frogatu egin du Esne Bidearen erdigunean zulo beltz supermasibo bat dagoela, Sagittarius A* izenekoa.
2022/05/10 - 20:17
Aurtengo gripea 1918ko pandemia eragin zuen anduiaren ondorengo zuzena izan daiteke
1918ko pandemian zehar, Europan, jasotako laginen azterketa genomikoan oinarritzen dira ikerketaren ondorioak. Izurriteak 50-100 milioi hildako utzi zituen mundu osoan.
2022/04/30 - 13:47
"Zero covid" estrategiadun herrialdeetako biztanleen buru osasuna hobea izan da, "The Lancet"en arabera
Egileek uste dute neurri goiztiarrak eta espezifikoak ezartzeak, nazioarteko bidaiak murrizteak eta kontaktuak arakatzeak, adibidez, heriotzak murriztu ditzakeela, birusaren hedapena geldiarazteko neurri sozial murriztaileagoak ezarri gabe.
2022/04/29 - 23:05
Txinak estazio meteorologiko bat jarriko du Everest gailurrean
8.000 metroko altitudearekin, munduko estazio meteorologiko automatiko altuena izango da.
2022/04/26 - 10:59
Espaziora bidaiatu duen lehen misio pribatua arrakastaz itzuli da Lurrera
Axiom 1 misioko Dragon kapsula, Nazioarteko Espazio Estaziora iritsi den lehen kapsula pribatua, arrakastaz itsasoratu dda Floridako uretan. Horrela amaitu da lau astronautentzat 17 eguneko bidaia.
2022/04/22 - 19:45
LHC azeleragailu erraldoia martxan dago berriro, zientzia mugara eramateko prest
Azken hiru urteak itzalita eman ditu. Bere gaitasunak areagotzeko lan egin dute adituek. Hadroi azeleragailua osatzen duten teknologia bakoitza hobetzen saiatu dira.
2022/04/20 - 23:18
LHC azeleragailu erraldoia berriro piztuko dute hiru urte itzalita eman ondoren
Partikula Fisikako Europako Zentroak (CERN) ostiralean martxan jartzea espero du, hiru urte mantentze eta modernizazio lanetan eman ondoren.
2022/04/04 - 16:37
Matxinada zientifikoa klima aldaketaren kontra
Larrialdi klimatikoaren aurrean, neurririk eztutela hartzen eta, haserre daude zientzialariak. Beraien ahotsa entzun arazteko, Nazioarteko Matxinada Zientifikoa prestatu dute. Euskal Herrian ere badira ekimen horrekin bat egin dutenak.
2022/04/01 - 17:33
6 euskal talde ariko dira Malagako First Lego txapelketako finalean
Bihar First Lego Leagueren Espainiako finala jokatuko da Malagan. 38 talde lehiatuko dira eta Innobasqueren antolakuntzari esker, Euskal Herritik joandako 6 talde ariko dira. Lego piezak erabilita, robotak eraiki eta garraio komertziala errazteko irtenbideak garatu behar izan dituzte.
2022/03/31 - 23:17
Giza genoma oso bat sekuentziatu dute lehen aldiz; gaixotasun batzuk ulertzeko pauso giltzarria
Nazioarteko zientzialarien partzuergo batek gizakien genomaren lehen sekuentzia osoa argitaratu du, tarterik gabe, lehen zirriborrotik bi hamarkada igaro direnean.
2022/03/30 - 21:06
Soyuz espaziontzi errusiarra Lurrera itzuli da bi errusiar eta estatubatuar batekin
Anton Shkáplerov eta Piotr Dubrov errusiarrak eta Mark Vande Hei estatubatuarra EEIren 66. espedizioko kideak ziren. Hirurak elkarrekin itzuli dira Ukrainako gerra bete-betean dagoenean.
2022/03/28 - 18:35
Paxlovid antibiralaren lehen 722 tratamenduak iritsi dira Hegoaldera
Covid-19aren aurkako 556 tratamendu antibiral entregatuko dizkio Osasun Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoari. Era berean, botikaren beste 166 tratamendu Nafarroara heldu dira.
2022/03/23 - 15:42
Pandemia fase endemikoan sartu dela esateko goizegi dela diote adituek
Adituen ustez, pandemia fase endemikoan sartzeko inzidentzia metatuak 25/50 ingurukoa izan behar du eta oraindik datu horretatik oso urrun gaude. Pandemiak gure artean jaraitzen duela gogoratzen dute eta Txinan eragina izaten ari den aldaerari begira ari dira adituak.
2022/03/23 - 13:00
Joseba Bikandi: "Sintomarik gabeko jendeak koarentenarik egiten ez badu, birsorkuntza tasak gora egingo du"
Joseba Bikandi mikrobiologoaren iritziz, Osasun Publikoko Batzordeak kasu arinak eta asintomatikoak ez bakartzeko hartutako erabakia "goizegi" iritsi da.
2022/03/22 - 20:14
Asintomatikoek eta koronabirus kasu arinek ez dute berrogeialdirik egin beharko
Astelehenetik, arrisku handiko pertsonek eta kasu larriek baino ez dute egin beharko koarentena.
2022/03/15 - 11:06
Miren Basaras: ''Omikronekin kutsatutakoak berriz kutsa daitezke azpialdaera bat sartu delako''
Miren Basaras mikrobiologoak uste du goizegi dela musukoa barnealdean kentzeko, "pertsona moduan ez duelako oztopo handirik sortzen, eta egiten duen mesedea handiagoa baita". Udaberrian zer gertatzen den ikusi beharko litzatekeela uste du, maskarari lotutako neurriak lasaitzen hasi aurretik.
2022/03/11 - 15:05
Gaur bi urte Munduko Osasun Erakundeak covid-19 gaixotasuna pandemiatzat jo zuen
2020ko martxoaren 11an munduan 118.000 kasu zeuden atzemanda eta 4.291 pertsona hil zituen SARS-COV 2 koronabirusak. Azken datuen arabera, ia 500 milioi lagun kutsatu dira eta sei milioi hil dira gaixotasun honengatik.