Apartheida Frantzian? Izena badu, bada
Ausardiatzat hartu nuen, herenegun, Manuel Valls Frantziako gobernuburuaren aitorpena, Paris eta beste hiri handi batzuetako inguruneko auzoetako egoera deskribatzean: “gure herrialdea itotzen duten gaitzak agerian gelditu dira egunotan: periferia urbanoa zokoratu izana, apartheida ezarri da gure herrian, apartheid fisikoa, soziala eta etnikoa”. Frantziak etorkinengan eta arbaso magrebtarra dituzten herritarrengan ezarritako politikak apartheida ezarri duela, bestela esanda.
Gardenak guztiz, gobernuburuaren hitzak; ezohikoak goreneko agintari baten ahoan.
Bi egun geroago, oraindik Charlie Hebdoko eta Porte de Vincennesko hilketek sorrarazi zuten ikara aldean, Vallsek terrorismoaren aurka egiteko plan berriak aurkeztu ditu. Kronikagileek azpimarratu dutenez, horretarako erabiliko diren 425 miloi euro segurtasun baliabideak indartzeko erabiliko dira.
Irak eta Siriatik etorritakoak edo joateko desioa agertu dutenak kontrolatu, interneten jihadzaleak eta afizionatuen hartu emanek sortzen duten datu-tsunamia aztertu, eta poliziakoak babestu ahal den ondoen. Horretarako erabiliko dira milioiok.
Eta zer egingo du Gobernu frantziarrak hiri handietako banlieue horiekin, non langabeziak maiztutako, ikasketetan porrot egindako, gaztaro zailak bizitako frantziar musulman gaztez jositako auzoekin?
Galdera hori derrigorrezkoa da apartheidarena entzun ondoren; ez baita berez sortzen, legediak bedeinkatutako arrazakeria baita apartheida. Eta izena badu, bada.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Alarma gorrian jarraitzen dugu beroagatik, San Joan suak eta Brexitaren bozketaren 10. urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zein eskumen hartu ditu bere gain Euskadik trafikoaren eta nekazaritzako aseguruen arloan?
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak beste bi transferentzia sinatu dituzte gaur.
Babes ofizialeko etxebizitza lortzeko gutxieneko erroldatze-aldia bost urtera igo nahi du PPk
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza dekretua aldatzeko ekimena aurkeztu du PPk Legebiltzarrean. Popularren ustez, babes ofizialeko etxebizitza lortzeko urte gehiago eman beharko lirateke erroldatuta, eta hirutik bostera igotzea proposatu du.
KPIaren urtebeteko tasa % 3,2an mantendu da maiatzean
Azpiko inflazioari dagokionez (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena), hamarren bat igo da maiatzean, % 2,9raino.
Udako TAO denboraldia ekainaren 1ean hasiko da EAEko kostaldeko herri gehienetan
Hona hemen hondartza eremuetan araututako aparkalekuen datak, ordutegiak eta xehetasunak.
Estatus berrirako negoziazioan aurrera doazela konfirmatu du Aitor Estebanek
EBBren presidenteak elkarrizketa egin du Euskadi Irratian eta, hainbat gairen artean, Estatus berriaren inguruan galdetu dio Iñaki Guridik. Aitor Estebanek konfirmatu du "aurre egin" dutela eta badagoela "oinarria".
EITBren irrati taldeak 394.000 entzuleko datuarekin abiatu du urtea, EGMren arabera
% 13ko hazkundea eta ia 50.000 entzule gehiago dira astelehenetik ostiralera, 2025arekin alderatuta. Eskerrik asko!
Errenteriako Udalak "auzibidea agortuko" du, lan-eskaintzak "aurreikusitako baldintzekin aurrera egin dezan"
Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iragarri du "bitarteko guztiak" jarriko dituztela eta "auzibidea agortuko" dutela, 25 administrari lanpostu hautatzeko deialdiaren aurkako helegiteak "aurkako ebazpena" izan dezan. Salatu du “bizikidetzan eta adostasunean oinarritutako orain arteko bidea zapuzteko nahi antolatua” dagoela C1 euskara mailagatik jarritako helegitearen atzean.
Etxebizitza babestua eskuratzeko premia duten 100.000 eskatzaile daude izena emanda Etxebiden; gehienak, alokairu bila
Etxebizitza eskuragarria lortzeko premia hiriburuetan eta herri handietan da bereziki nabarmena. Gainera, Etxebiden izena ematen duten hamar pertsonatik ia zortzi alokairu bila daude.
Urtaranek susmoa du Espainiako Gobernuak Gasteizko maliarrak erabiltzen dituela Arana zentroa justifikatzeko
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Arabako Gizarte Politiketako diputatuak asilo eskatzaileentzako neurriak aztertu eta pertsona errefuxiatuentzat eraiki nahi duten azpiegitura justifikatzeko ez ote diren galdetu du.