BEROALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mutiko bat ospitaleratu dute, Bilboko Errekalde auzoko igerilekuetan bero-kolpeak jota

Igandean, hainbat ume eta gazte artatu zituzten igerilekuetan bertan, bero-kolpeak, zorabioak eta antsietate-atakeak zirela eta. Gertakaria 16:00ak aldera jazo zen, eta igerilekuak 19:30ean ireki zituzten berriro.

Bilboko Errekalde auzoko kiroldegiko igerilekuak. Irudia: Wikimedia Commons

Mutiko bat ospitalera eraman behar izan zuten atzo, igandea, Bilboko Errekalde auzoko Fango kiroldegiko igerilekuetan bero-kolpeak jota zegoelako, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Iturri horien arabera, haurrak konortea galdu zuen, eta larrialdi-zerbitzuek suspertu behar izan zuten. Bustita, baina uretatik kanpo, artatu zuten.

Era berean, hainbat adingabe artatu zituzten, bero-kolpeek, zorabioek eta antsietate-atakeek jota.

Gertakaria 16:00ak aldera jazo zen, eta igerilekuak 19:30ean zabaldu zituzten berriro.

Zure interesekoa izan daiteke

aizpea otaegi errenteria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errenteriako Udalak "auzibidea agortuko" du, lan-eskaintzak "aurreikusitako baldintzekin aurrera egin dezan"

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iragarri du "bitarteko guztiak" jarriko dituztela eta "auzibidea agortuko" dutela, 25  administrari lanpostu hautatzeko deialdiaren aurkako helegiteak "aurkako ebazpena" izan dezan. Salatu du “bizikidetzan eta adostasunean oinarritutako orain arteko bidea zapuzteko nahi antolatua” dagoela C1 euskara mailagatik jarritako helegitearen atzean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X