Grezia krisialdian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruselak Greziako ekonomia kontrolatuko du

Kontrol neurri aitzindaria da honakoa Europar Batasunean. Europako Ekonomia Erkidegoaren babesak aldizkako ebaluazioen egutegi bat biltzen du.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Europako Ekonomia Erkidegoak kontu grekoak zainduko dituela jakitera eman du. Horrela, herrialdeak bere kontu publikoak konponduko dituela eta egonkortasun ekonomikoa berreskuratzen duela bermatuko du, eurogune guztiaren mesederako.

Neurri multzo hori onartu eta gero, Joaquin Almunia komisario espainiarrak "egoerak aginduta horrelako etengabeko kontrol sistema bat lehenengoz ezartzen" dutela baieztatu du.

Era horretan, Greziak, 2010rako Barne Produktu Gordinaren defizita % 3ra jaisteko konpromisoa betetzen duela bermatu nahi du Europako Batasunak.

Almuniak baztertu du Greziak Nazioarteko Diru Funtsaren laguntza behar duela eta "batasun ekonomikoa eta monetarioa arrakastatsua" dela iritzi du.

Europako Ekonomia Erkidegoaren babesak aldizkako ebaluazioen egutegi bat biltzen du. Greziak helburuen azterketak izango ditu martxoaren 16an, maiatzaren 16an eta ordutik aurrera, hiru hilabetero.

Kezka iturri da Grezia urritik. Orduan, hauteskundeetan aukeratutako gobernu sozialistak defizit publikoa 2008ko % 3,7tik %7,7ra igo zuen, eta aurreikuspenen arabera, % 12,7ra gora egingo zuen 2009an.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X