Sindikatuen arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greziako greba orokorrak jarraipen handia izan du

Bulego publikoak, ospitaleak, unibertsitateak eta garraio publiko gehiena ibili ez den egunean bi manifestazio handik bete dute Atenaseko hirigunea.

Greziako Gobernu sozialistak krisiari aurre egiteko abian jarritako planaren kontrako manifestazioak jarraipen handia izan du sektore publikoan eta pribatuan, herriko bi sindikatu nagusiek jakinarazi dutenez.

Gaur langileen % 80a ez da lanera joan, Langile Zibilen sindikatuaren arabera.

Sektore pribatuan antzeko partaidetza eman da, GSEE sindikatuko iturrien arabera.

Bi manifestazio handik bete dute Atenaseko hirigunea. Poliziaren arabera, 20.000 lagun bildu dira, baina sindikatuen arabera partaideak kopuru hori baino bi aldiz handiagoa izan da.

Bulego publikoak, ospitaleak, unibertsitateak eta garraio publiko gehienak ez dira ibili. Tren eta hegazkin zerbitzuak bertan behera gelditu dira biharko 06:00 arte (04:00 GMT).

Grebak ez du eraginik izan turismoan eta zenbait supermerkatuetan.

ADEDY eta GSEE sindikatuek deitutako greba, Europar Batasunak Greziari (zor handia dauka) ezarritako neurri zorrotzen aurka doa.

Gaurko grebaren aurrean Papandreuk grebaren arrazoiak ulertzen dituela esan du, baina Estatuak "dirurik ez duela" gogoratu du.

Sindikatuen hitzetan, Gobernuak toki okerretan aurrezten du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X