Turisten kopuruak % 12 egin zuen gora otsailean, EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 132.087 bisitari izan ziren 2010eko otsailean, 2009ko hil berean baino % 12 gehiago. Hazkundea nabarmenagoa izan da Araban, gorakada % 23koa izan da eta.
Bizkaian % 14 hazi zen bisitari kopurua eta Gipuzkoan % 6, Euskal Estatistika Institutuak, Eustatek, gaur zabaldu dituen datuetan agertzen denez.
Estatuko bisitarien kopurua % 11 hazi zen EAE osoan. Araban % 17koa izan zen aipatu jatorriko bisitarien gorakada, Bizkaian % 14koa eta Gipuzkoan % 4koa.
Atzerritik etorritako turistak ere ugaritu ziren otsailean Araban (% 49), Bizkaian (% 15) eta Gipuzkoan (% 12): % 18.
Estatuan, behera
Espainiako Estatura bidaiatu zuten turista atzerritarren kopuruak, berriz, behera egin zuen % 3,8, 2009ko hilabete beraren aldean. Izan ere, eguraldi txarraren ondorioz zenbait hegaldi bertan behera utzi zituzten, Froturrek jakitera eman duenez.