Greziako krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreskate plana erabiliko duen aztertuko du Greziak

Europak Greziari aurkeztutako erreskate planak lasaitasuna ekarri du, baina orain Atenasek erabaki behar du euroguneak abian jarritako laguntza erabiltzen duen ala ez.
Grecia euros
Grecia euros

Greziako ekonomia berreskuratzeko plana baikor hartu dute merkatuek; euroguneraren laguntza lasaitasuna eman dio Greziari erreskate plana erabiltzen duen aztertzeko.

"Erabili edo ez erabili, laguntza hor dago", esan du Yorgos Papandreu lehen ministro greziarrak Zipren.

Euroguneko herrialdeek 30.000 milioi euroko kreditua onartu zuten atzo greziarrentzat eta merkatuek baikor erantzun dute. Greziako ekonomiak lasaigarri modura hartu du mailegua. Dirutza horri Nazioarteko Diru Funtsak eskainitako 10.000 miloii euro gehitu behar zaizkio.

Dena den, Atenasek ez du erabaki oraindik erabiliko dituen ala ez, baina akordioak lasaitasuna ekarri duela uste du Papandreuk.

Euroguneko herrialdeen laguntza zehaztuta, gora egin du gaur Atenaseko burtsak.

Euroguneko Ekonomia eta Finantzen ministroek Greziaren esku 30.000 milioi eurotan baloratutako errekurtso finantzariak jartzea adostu dute. Europako Banku Zentralak mailegu hauek ere finantzatuko ditu. % 5eko interesean, adierazi du Jean-Claude Juncker euroguneko presidenteak.

Astearte honetan, Greziako Ministroen Kontseilua estatuko enpresen pribatizazioa aztertzen hasiko da; lehen aurreikuspenen arabera, 2010ean 2.500 milioi euro ekarri beharko lizkioke Estatuari.

Dena den, herritarrak mesfidati daude eta datorren apirilaren 22an, 24 orduko greba deitu dute sindikatuek, gastu publikoan egindako murrizketengatik protesta egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X