Greziako krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gerrikoa gehiago estutzeko eskatu die Papandreuk greziarrei

Aurrezteko programa berriaren helburua egungo defizita (% 13,6, 2009an) 2013an % 2,9raino murriztea da. Ibex 35ak % 2,69 egin du gora, urteko bigarren igoerarik handiena.
Datorren maiatzaren 1ean sindikatuek egingo duten greba orokorrean parte hartzeko deia egiten duen kartela.
Datorren maiatzaren 1ean sindikatuek egingo duten greba orokorrean parte hartzeko deia egiten duen kartela. Efe

Greziako Gobernuak hiru urteko hertsura plana onartzen badu, gerrikoa are gehiago estutu beharko dute herritarrek. Izan ere, 2013rako 10 puntutan jaitsi nahi du defizit publikoa Atenaseko Gobernuak.

Gaur Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroa gizarte-eragileekin bildu da Atenasen erreforma programaren neurrien berri emateko. Programa honekin Greziako herri kontuak bideratzeko asmoa dauka Gobernuak.

Bi arazo nagusiri aurre egin behar die Papandreuk: alde batetik, nazioartekoari (Greziak behar duen diru-laguntza emango ote dioten argitzea); eta bestetik, barnekoari, batez ere, sindikatuen oposizioari (Nazioarteko Diru Funtsak eta Alemaniak eskatzen duten doitze planaren aurka baitaude). Hori dela eta, sindikatuek greba orokorra egingo dute datorren asteazkenean.

"Greziako ekonomia galzorian dago, aurreko Gobernuen kudeaketa dela eta", Papandreuren hitzetan.

Hiru urteko iraupena izango du aurrezteko planak eta murrizketa handiak eragingo ditu, besteak beste, funtzionarien soldatetan. Era berean, aparteko bi ordainsari bertan behera utziko ditu eta sektore pribatuko soldaten eta pentsioen izoztea eragingo du.

Gainera, zenbait zergek gora egingo dute, besteak beste, balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) edo tabakoaren, alkoholaren eta gasolinaren gainekoak. Joan den martxoan bi puntu egin zuen gora BEZk, % 21eraino.

Sektore publikoan kontratazioa ere izoztuko da; irakaskuntzan, osasunean eta defentsan izan ezik.

Aurrezteko programa berriaren helburua egungo defizita (% 13,6, 2009an) 2013an % 2,9raino murriztea da.

Erreskate plana

Europako Banku Zentralak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Berlingo Gobernuak 120.000 milioi prest dauzkate Greziari laguntzeko.

Ibex 35ak gora egin du

Espainiako burtsak % 2,69 gora egin du gaurko saioan, urteko bigarren igoerarik handiena.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X