Aurrezteko planaren kontra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greziako funtzionarioen greba gaur, greba orokorraren aurretik

100dik gora hegaldi bertan behera geratuko dira eta osasun publikoaren jarduna larrialdietara murriztuko da. Bihar greba orokorra egingo dute Gobernuaren aurrezteko planaren kontra.
Greziako funtzionarioen greba gaur, greba orokorraren aurretik.
Greziako funtzionarioen greba gaur, greba orokorraren aurretik. Argazkia: Efe

Hamar mila pertsonek parte hartu dute gaur Greziako funtzionario publikoek Adedy sindikatuak Parlamentuaren aurrez aurre deitutako manifestazioan. Horrela, krisiari aurre egiteko Gobernuak onartu duen aurrezteko planaren kontra protesta egin dute.

Gaurko greba eguna dela eta, 100dik gora hegaldi bertan behera geratuko dira eta osasun publikoaren jarduna larrialdi zerbitzura murriztuko da.

Goizean itxi egin dituzte, halaber, ministerioak, gobernuko bulegoak, ikastetxeak eta bestelako zerbitzu publikoak.

Greba orokorra

Gaurko greba aurrekari bat izango da asteazkeneko greba orokorrarentzat. Sindikatuek Gobernuaren aurrezteko planaren kontra egin nahi dute protesta, defizita gutxitzeko eta nazioarteko maileguak jasotzeko soldatak murriztea, zergak igotzea eta erretiro adina luzatzea proposatu du eta.

24 orduko greba orokorrerako sektore publikoa zein pribatua daude deituta.

Aire espazioa itxita egongo da gaurko gauerditik asteazkenekora, eta Greziara edo Greziatik abiatu behar ziren hegaldi guztiak bertan behera geratu dira biharko.

Gainera, tren eta itsasontzien zerbitzuak eta merkataritza erabat geldituko dira, eta garraio publikoa 10:00etatik 16:00etara soilik egongo da martxan.

Aurrezteko plana

Greziako Gobernu sozialistak 30.000 milioi euro aurrezteko egin duen hiru urterako planaren kontrako protestak dira sindikatuek deitutakoak. Igandean onartu zuten egitasmoa Euroguneko estatuen eta Nazioarteko Diru Funtsaren eskutik 2012ra arte 110.000 milioi euroko laguntza jaso ahal izateko.

Espainiak 9.800 milioi euro emango dizkio Greziari, Europako Banku Zentralean duen partaidetzaren araberakoa da kopuru hori.

Alemania da Greziari diru-laguntza handiena emango diona, hain zuzen, 22.330 milioi euro. Jarraian Frantzia eta Italia daude, hurrenez hurren, 16.775 eta14.735 milioi euro emango dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X