Zurrumurruak isilarazteko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak laguntza ekonomikorik ez duela behar esan du EBk

Ekonomia Gaietarako komisarioaren hitzetan, Greziaren "egoera bakarra" da eta euroguneko herrialde guztiek, "Espainia eta Portugal barne", beraien ekonomia sendotzeko neurriak hartu dituzte.

="/albisteak/ekonomia/osoa/411842/zapatero-espainiak-ebren-laguntza-behar-duela-esatea-zorakeria-da/" _fcksavedurl="/albisteak/ekonomia/osoa/411842/zapatero-espainiak-ebren-laguntza-behar-duela-esatea-zorakeria-da/">Espainiak erreskatatze planik ez duela behar baieztatu du Olli Rehn Europar Batasuneko Ekonomia Gaietarako komisarioak eta merkatuen espekulazioa areagotzen duten zurrumurruak isilaraztea eskatu du.

Era horretan komisarioak, Grezia eta Espainiaren egoera ekonomikoa alderatu eta azken horren egoera ekonomikoa zalantzan jarri dituen zurrumurruarekin amaitu nahi izan du. Hori horrela, EBk "laguntza finantzariorik gomendatzeko beharrik ez dagoenez, ez duela ezer ez proposatuko" azpimarratu du.

Greziaren egoera "bakarra" dela uste du Rehnek bere zorraren garapena "bereziki ezegonkorra" izateaz gain, "urteetan iruzurrezko estatistikak aurkeztu dituen EBko kide bakarra" izan delako.

Ez dute ukatu merkatuetan tentsioak daudela, baina "merkatuek askotan gauzak gehiegi puzten" dituztela adierazi du komisarioak. Eta euroguneko herrialde guztiek, "Espainia eta Portugal barne", beraien ekonomia sendotzeko neurriak hartu dituztela, gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X