Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia % 0,5 hazi da urtebetean

Espainiako Barne Produktu Gordina % 0,1 murriztu zen epe berean, baina Europar Batasunekoak eta Eurogunekoak % 1,9ko egin zuen gora.

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 0,5 egin du gora urteko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko garai beraren aldean.

Hazkunde hori urtaroko eta egutegiko eragin puntualak kenduta zenbatu dute, Eustat EAEko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.

Espainiako Barne Produktu Gordina % 0,1 murriztu zen epe batean hazi da EAEko ekonomia. Dena dela, hazkundea Europar Batasunekotik eta Eurogunekotik (% 1,9) oso urrun geratu da.

EAEko Barne Produktu Gordinaren hazkundea % 0,3koa izan zen ekainean aurreko hiruhilekoaren aldean. Eustatek azaldu duenez, Industriaren eta Zerbitzuen sektorearen susperraldia izan da hazkundea ahalbidetu duena. Eraikuntzan eta lehenengo sektorean, berriz, joera negatiboak bere horretan jarraitzen omen du.

Enplegua

Enpleguari dagokionez, aurreko hiruhilekoaren aldean, ekainean % 0,4 hazi zen langile kopurua, nahiz eta urtebetean % 0,6koa izan beherakada.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X