Undak esan du Mercedesen furgoneta berria Gasteizen ekoitzi behar dela
Mercedesen furgoneta berria Gasteizko lantegian ekoizteak berebiziko garrantzia daukala azpimarratu du Bernabe Unda Industria sailburuak eta, beraz, ziur agertu da enpresa eta langileak akordio batera iritsiko direla.
Mercedesek Gasteizen duen lantegian sortu den lan-gatazka izan du hizpide Bernabe Undak Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Gasteizko lantegia Alemaniako lantegiarekin lehian dago, eta enpresako zuzendaritzak, besteak beste, soldatak murriztea proposatu du, Mercedesen furgoneta berria Gasteizen egin ahal izateko.
Undaren esanetan, ibilgailu berri hori Gasteizko lantegian egitea hain da garrantzitsua ezen bertan ez ekoiztea ezinezkotzat jotzen baitu.
Gauzak horrela, ziur agertu da zuzendaritza eta langileak akordio batera iritsiko direla. "Horrela izan behar da, izan ere, furgoneta hori Gasteizen egitea oso garrantzitsua da bertako 3.000 langileentzat, baina baita horrek beste 400-500 enplegu sortuko dituelako; proiektu honek bultzada emango dio euskal automobilgintza sektoreari", nabarmendu du.
"Azkenean arrazionaltasuna gailenduko da eta bi aldeak adostasun batera helduko dira", erantsi du.
ABB Galindo
ABB Galindo enpresan bizi den gatazkari buruz, berriz, Undak adierazi du berak zuzentzen duen Industria Saila enpresa-zuzendaritzarekin eta langileen ordezkariekin bildu dela.
"Ekipamendu elektrikoen sektoreak Europa osoan izan du beherakada eta, batez ere, Espainian izan du eragina", azpimarratu du.
Undak azaldu duenez, Galindoko lantegian proposatu duten negozio-eredua Europa iparraldean indarrean jartzen hasi dira, hala nola, Norbegian eta Alemanian.
Horren ildotik, "Alemaniara joan eta eredua ikustea" eskaini dute. "Langileek konpromisoa lortu behar dute zuzendaritza egiten ari den ereduarekin", gaineratu du.
Navala
Bernabe Undaren esanetan, Sestaoko Navalak "etorkizuna" du, "azken 25 edo 30 urteetan egin denaren truke". "Gauzak hobeto egin behar dira, merkatua topatu behar da, eta baldintzetara moldatu beharra dago", esan du.
Babcock
Babcock lantegiari buruz, sailburuak nabarmendu du ez duela etorkizunik, likidazio prozesuan eta egoera konkurtsalean baitago eta "itxi" egingo baitute. Langileei dagokienez, haien egoera "2004tik gertatutako epaien eta helegiteen" ondorio dela adierazi du.
"Badakit konponbide bidean dagoela. Gu batzordearekin egon gara, Sepirekin egon gara, eta badirudi konponbidea badatorrela, 2004an lan espedientea egin zietenei 2004ko espendientean berriz sartzeko akordioa baitago", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.