Babcock enpresa itxi dute, ehun urteren ostean
Babcock Powerrek, bere garaian ekipamendurako gaien sektorean ospetsua izan zen Bizkaiko enpresak, gaur itxi dute, behin betiko, ehun urteren ondoren.
Babcock Powerrek, bere garaian ekipamendurako gaien sektorean ospetsua izan zen Bizkaiko enpresak, gaur itxi dute, behin betiko, ehun urteren ondoren eta konpainia publiko ohia pribatizatu zutenetik hamarkada bat pasatu denean.
Sindikatuek jakitera eman dutenez, Euskadiko industriaren historian erreferentzia izan den enpresako instalazioetan jarduten duten azkeneko langileak (hogeita hamar bat) gaur irtengo dira bertatik.
Sestaoko enpresak 5.500 langile inguru izan zituen 70eko hamarkadan, baina duela urtebete konpainia kitatzeko prozesua hasi zenetik pertsonala 400 langilekoa zen.
Langile horiek hainbat txandatan utzi dute enpresa azken hilabeteotan; talde txiki bat geratu da hilabetea amaitu aurretik geratzen diren eskaerak egiteko.
Horrela, enpresaren ia ehun urteko historiari amaiera eman diote. 1918an jarri zuten Babcock martxan, euskal finantzari talde baten ekimenez ‘Babcock Wilcox Espainiako eraikuntza elkartea’ osatu zutenean, Babcock & Wilcox Limited Erresuma Batuko enpresaren lankidetzarekin.
Duela urtebete, Babcocken jabe den austriar partzuergoak kaudimen-gabezia prozesu bat abiatu zuen. Jabearen porrotak Babcock likidazio prozesuan sartzera eraman zuen.