Bizkaiko Foru Aldundiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegoaldeko Saihesbidearen bidesaria % 35 merketuko diete kamioilariei

Foru Aldundiak eta kamioilarien elkarteek akordio bat hitzartu dute. Horri esker, ibilgailu astunek gutxiago ordainduko dute. Gainera, ohiko erabiltzaileentzako deskontuen erregimena ere aldatuko da.
Asetravi kamioilarien elkarteak ere akordioa sinatu du. Argazkia: EITB
Asetravi kamioilarien elkarteak ere akordioa sinatu du. Argazkia: EITB

Bizkaiko Foru Aldundia eta garraiolarien Hiru, Asetravi, Sintrabi eta Egas elkarteak akordio batera iritsi dira astelehen honetan, Hegoaldeko Saihesbideko bidesaria ibilgailu astunei murrizteko eta ohiko erabiltzaileei deskontuen erregimena aldatzeko.

Horrela, hitzarmen honi esker, lehenengo kategoriako eta bigarren kategoriako ibilgailu astunek % 35 gutxiago ordaindu behar izango dute. Ibilgailu arinen araubidea, berriz, egun dagoen bezala mantenduko dute.

Gainera, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea sarri erabiltzen dutenenentzako deskontu-sistema bat ere ezarriko da: beste % 13 murriztuko zaie ordainsaria hilabetero saihesbidea 20 aldiz baino gehiago erabiltzen dutenei. Horrenbestez, saihesbidea sarri erabiltzen duten garraiolariei -gehienak bizkaitarrak dira- txikitze nabarmena egingo zaie ordaindu beharreko sarietan, egungo egoerarekin konparatuz: % 48 gutxiago ordainduko dute.

Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen foru diputatuak adierazi duenez, ordainsarien araubidea ezartzen duen dekretuan sartuko den aldaketa hau funtsezkoa dela. Hortaz, Europar Batasunak berriro aztertu eta onartu beharko du, eta, ondorioz, gerta liteke ordainsari berrien aplikazioa hainbat hilabetez atzeratzea.

Bizkaiko Foru Aldundia eta garraiolarien Hiru, Asetravi, Sintrabi eta Egas elkarteak akordio batera iritsi dira astelehen honetan, Hegoaldeko Saihesbideko bidesaria ibilgailu astunei murrizteko eta ohiko erabiltzaileei deskontuen erregimena aldatzeko. Horrela, hitzarmen honi esker, lehenengo kategoriako eta bigarren kategoriako ibilgailu astunek % 35 gutxiago ordaindu behar izango dute. Ibilgailu arinen araubidea, berriz, egun dagoen bezala mantenduko dute. Gainera, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea sarri erabiltzen dutenenentzako deskontu-sistema bat ere ezarriko da: beste % 13 murriztuko zaie ordainsaria hilabetero saihesbidea 20 aldiz baino gehiago erabiltzen dutenei. Horrenbestez, saihesbidea sarri erabiltzen duten garraiolariei -gehienak bizkaitarrak dira- txikitze nabarmena egingo zaie ordaindu beharreko sarietan, egungo egoerarekin konparatuz: % 48 gutxiago ordainduko dute. Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen foru diputatuak adierazi duenez, ordainsarien araubidea ezartzen duen dekretuan sartuko den aldaketa hau funtsezkoa dela. Hortaz, Europar Batasunak berriro aztertu eta onartu beharko du, eta, ondorioz, gerta liteke ordainsari berrien aplikazioa hainbat hilabetez atzeratzea.

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "sindikatu mediko batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X