Lehendakaria: 'Bakean bizi den Euskadi berriaren isla da turismoa'
Joan den urtean gurean jaso ditugun turisten kopuruak marka guztiak hautsi ditu, eta arrakasta hori ETAren indarkeriaren bukaerarekin Euskadik izan duen eraldaketa sakonaren erakusgarri da, Patxi Lopezen ustez.
Madrilen egin ditu adierazpen horiek lehendakariak, Euskadiko turismoaren inguruan egin duten galan. Cibeles jauregian izan da ekitaldia, Fitur 2012 azokaren inaugurazioaren bezperan.
''Gurekin generaman indarkeriaren zama astuna gainetik kendu dugu. Oraindik beharbada ez gara erabat ohartu aldaketa horrek dakarrenaz eta irekitzen dizkigun aukera guztiez'', azpimarratu du. 2011n, Euskadiko hotelek turista-markak hautsi zituztela nabarmendu du lehendakariak, eta datorren urtean ere hala izaten jarraitzea espero du Patxi Lopezek.
Lehendakaria eta ekitaldira joan diren hainbat pertsona ibilgailu elektrikoez baliatu dira jauregira heltzeko, Euskadik “berrikuntzaren eta jasangarritasunaren” alde egin duen apustua islatzeko, Lopezen hitzetan.
La Oreja de Van Gogh donostiarrek musika doinuak jarri dizkiote ekitaldiari, eta euskal jostunen erakusketa bat ere izan da ikusgai, Cristobal Balenciagaren omenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosko langileen batzordeak grebari eutsi dio, eta asteazken honetan zuzendaritzarekin biltzeko zain dago
Tubos Reunidos enpresako langileek elkarretaratzea egin dute astearte honetan enpresaren Bilboko bulegoen aurrean, enpresak hartzekodunen borondatezko konkurtsoa aurkeztu eta biharamunean. Tubos Reunidosek 1.300 langile inguru ditu, eta 260 milioi eurotik gorako zorra pilatuta.
Apirilean, 3.368 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, eta 833 gutxiago, Nafarroan
Urtearteko datuak alderatuta, langabeziak behera egin du bai EAEn (-3.006) eta baita Nafarroan ere (-588).
Tubos Reunidosek hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du
Enpresak maiatzaren 6an bilera egingo du Trapagaran eta Amurrioko langile batzordeekin. Bestalde, Amurrioko greba mugagabearekin jarraitu ala ez erabakitzeko asanblada egin ahal izateko beharrezkoak ziren 235 sinadurak aurkeztu dituzte Lan Ikuskaritzaren aurrean.
Medikuek mahai sektoriala eratzea eskatu dute, “Osakidetzaren egitura aldatzeko”
Salatu dutenez, lanean jasaten duten "gainkargak" etengabe luzatzen diren "agenda txikle" deritzonak eragiten dizkie, eta horrek haien osasunerako kaltegarria da.
Gipuzkoan, hiru kontrataziotik bi goi-mailako ikasketak dutenek beteko dituzte
Unibertsitatera joan direnek zein graduondoa dutenek kontratuen % 47 biltzen dute, eta bereziki nabarmentzekoa da STEM profilen eskaera handia. Nolanahi ere, kontratazioa aurreikusten duten enpresa guztiek diote zailtasunak dituztela langileak aurkitzeko eta lanpostuak betetzeko.
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Papresako batzordea gaur arratsaldean bilduko dira, CL Groupen eskaintzaren ostean
Hitzordua arratsaldean izango da, Gipuzkoako Foru Jauregian, Extremadurako enpresak Errenteriako paper-fabrika 39 milioi euroren truke erostea planteatu baitu, plantillaren % 72ri eutsita. Langileek aurreratu dute ez dutela proposamena onartuko.
Egunean 188.000 petrolio upel gehiago ekoitziko ditu OPEP+ aliantzak ekainetik aurrera
Bestalde, merkatuaren egoera gertutik aztertzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute aliantza osatzen duten herrialdeek, eta berretsi dute garrantzitsua dela "ikuspegi zentzuduna" izatea, "baita ekoizpenaren doikuntza handitzeko, gelditzeko edo kentzeko malgutasuna izatea ere".
Pentsiodunek gutxieneko pentsioak LGSra arte osatzea eskatuko dute berriz ere datorren ostegunean Gasteizen
Mobilizazio horrekin, Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari gogorarazi nahi diete "ezin dela denbora gehiagoz luzatu gutxieneko pentsioen osagarria LGSraino iristeko konpromisoa, are gehiago bizitzaren kostua nabarmen garestitzen ari denean", defendatu dute pentsiodunek.
Euskal langileria kalera atera da Maiatzaren Lehenean
ELA eta LAB deialdi bereizietan atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira.
Gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin "jarrera argia" eskatu dio ELAren idazkari nagusiak lehendakariari
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Mitxel Lakuntza. Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.