Lan erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lan erreforma indarrean dago

Fatima Bañez Lan ministroa sindikatuekin eta enpresaburuekin bilduko da astelehenean jada indarrean dagoen erreformari buruzko xehetasunak helarazteko.

Fatima Bañez Lan ministroa sindikatuekin eta enpresaburuekin bilduko da astelehenean, joan den ostiralean onartutako lan erreformaren inguruko "xehetasunak" helarazteko.

Goizeko 11.00etan Ignacio Fernandez Toxo CCOO sindikatuko idazkari orokorrarekin eta Candido Mendez UGTkoarekin elkartuko da. Baita, Juan Rosell CEOE patronalaren zuzendariarekin eta Jesus Terciado Cepymekoarekin ere. Arratsaldean, langile autonomoen erakunde nagusietako ordezkariekin bilduko da Ministeritzako egoitzan.

Sindikatua,k gogor kritikatu duten erreforma negoziatu eta aldaketaren bat lortzeko itxaropenarekin doaz bilerara. Euren ustez ez du langabeziaren arazoa konponduko, eta greba orokor bat deitzea erreforma bideratzen den bitartean sar daitezkeen aldaketen baitan egongo da. Izan ere, lege dekretu moduan onartu zen arren, lege proiektu moduan bideratuko dute, eta aldaketak izan ditzake Kongresuan eta Senatuan.

Bañezen asmoa, ordea, sindikatuekin "testua hobetzeko" elkarlanean aritzea da.

Bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari orkorra UGT eta CCOO sindikatuetako buruzagiekin bilduko da astelehenean erreforma aztertzeko.

Fatima Bañez Lan ministroa sindikatuekin eta enpresaburuekin bilduko da astelehenean, joan den ostiralean onartutako lan erreformaren inguruko "xehetasunak" helarazteko.Goizeko 11.00etan Ignacio Fernandez Toxo CCOO sindikatuko idazkari orokorrarekin eta Candido Mendez UGTkoarekin elkartuko da. Baita, Juan Rosell CEOE patronalaren zuzendariarekin eta Jesus Terciado Cepymekoarekin ere. Arratsaldean, langile autonomoen erakunde nagusietako ordezkariekin bilduko da Ministeritzako egoitzan. Sindikatua,k gogor kritikatu duten erreforma negoziatu eta aldaketaren bat lortzeko itxaropenarekin doaz bilerara. Euren ustez ez du langabeziaren arazoa konponduko, eta greba orokor bat deitzea erreforma bideratzen den bitartean sar daitezkeen aldaketen baitan egongo da. Izan ere, lege dekretu moduan onartu zen arren, lege proiektu moduan bideratuko dute, eta aldaketak izan ditzake Kongresuan eta Senatuan.Bañezen asmoa, ordea, sindikatuekin "testua hobetzeko" elkarlanean aritzea da.Bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari orkorra UGT eta CCOO sindikatuetako buruzagiekin bilduko da astelehenean erreforma aztertzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X