Euskal enpresak MCCk Indian duen industriagunean ezarri ahalko dira
Mondragon Korporazio Kooperatiboak Indiako Pune herrian duen industriagunean kokatzeko aukera izango dute herrialde hartako merkatuan sartu nahi duten euskal enpresek.
Eusko Jaurlaritzak, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) bitartez, Mondragon Taldearekin akordioa sinatu du, horri esker, Korporaziokoak ez diren beste enpresa batzuek MCCk Punen duen 166.000 metro karratuko industriaguneko 40.000 metro karratuko eremuan ezarri ahal izateko aukera izango dute.
Patxi Lopez lehendakaria izan da, hain zuzen, akordio horretako ekitaldiaren buru. Lehendakariak 95 enpresatako ordezkariekin Indian egiten ari den bidaia komertzialean akordio horren garrantzia azpimarratu du, "beste modu batera, Indiako merkatuan sartzeko oztopo asko saihestu beharko lituzkete enpresek" eta akordioak salto hori indarrez gauzatzen lagunduko duela erantsi du. MCCri esker "bidearen zati handi bat egina" dutela adierazi du lehendakariak eta Mondragon Taldea Euskadik atzerrian duen "enbaxadorerik onenetakoa" dela azpimarratu du.
Patxi Lopezek India "aukera askoko" tokia dela adierazi du , "baina herrialdearen zabalera, merkatuaren konplexutasuna, azpiegitura arazoak eta desberdintasun soziokulturalak" kontuan hartuta bertan ezartzea zaila dela azpimarratu du.
Patxi Lopezek eta Jose Maria Aldekoa MCCko presidenteak 2010eko irailean Txinan euskal enpresen presentzia areagotzeko helburuarekin antzeko akordioa sinatu zutela gogoratu dute, eta ekimenaren "arrakasta" azpimarratu dute.
"Geure lehiakide direnekin ere kolaboratu behar dugu", esan du Aldekoak, egungo krisiaren aurrean enpresen multilokalizazioak duen garrantzia aipatu du.
Horrez gain, Patxi Lopez lehendakariak EAEko enpresen lehiakideak ez daudela Euskadin esan du, munduan baizik, eta hori dela eta nazioarteko merkatuan egotea eta guztiek batera "Euskadiko talde gisa herrialdearen eskaintza bateratua" eginez jardutea ezinbestekoa dela erantsi du.
Mondragon Korporazio Kooperatiboak Indiako Pune herrian duen industriagunean kokatzeko aukera izango dute herrialde hartako merkatuan sartu nahi duten euskal enpresek. Eusko Jaurlaritzak, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) bitartez, Mondragon Taldearekin akordioa sinatu du, horri esker, Korporaziokoak ez diren beste enpresa batzuek MCCk Punen duen 166.000 metro karratuko industriaguneko 40.000 metro karratuko eremuan ezarri ahal izateko aukera izango dute. Patxi Lopez lehendakaria izan da, hain zuzen, akordio horretako ekitaldiaren buru. Lehendakariak 95 enpresatako ordezkariekin Indian egiten ari den bidaia komertzialean akordio horren garrantzia azpimarratu du, "beste modu batera, Indiako merkatuan sartzeko oztopo asko saihestu beharko lituzkete enpresek" eta akordioak salto hori indarrez gauzatzen lagunduko duela erantsi du. MCCri esker "bidearen zati handi bat egina" dutela adierazi du lehendakariak eta Mondragon Taldea Euskadik atzerrian duen "enbaxadorerik onenetakoa" dela azpimarratu du. Patxi Lopezek India "aukera askoko" tokia dela adierazi du , "baina herrialdearen zabalera, merkatuaren konplexutasuna, azpiegitura arazoak eta desberdintasun soziokulturalak" kontuan hartuta bertan ezartzea zaila dela azpimarratu du. Patxi Lopezek eta Jose Maria Aldekoa MCCko presidenteak 2010eko irailean Txinan euskal enpresen presentzia areagotzeko helburuarekin antzeko akordioa sinatu zutela gogoratu dute, eta ekimenaren "arrakasta" azpimarratu dute. "Geure lehiakide direnekin ere kolaboratu behar dugu", esan du Aldekoak, egungo krisiaren aurrean enpresen multilokalizazioak duen garrantzia aipatu du. Horrez gain, Patxi Lopez lehendakariak EAEko enpresen lehiakideak ez daudela Euskadin esan du, munduan baizik, eta hori dela eta nazioarteko merkatuan egotea eta guztiek batera "Euskadiko talde gisa herrialdearen eskaintza bateratua" eginez jardutea ezinbestekoa dela erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Tentsioa Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du
Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du.
Osakidetzak garapen profesionalerako eredu berria adostu du SME, Satse eta CCOOrekin
Euskal Osasun Zerbitzuak osasun-prestakuntza espezializatuko aldia aitortuko du emandako zerbitzu gisa eta puntuazio gehigarri bat betetzea zaila den lanpostuetan.
Urte gazi-gozoa makina erremintaren sektorean: esportazioek gora egin arren, gutxiago fakturatu dute
Txinaren "mehatxuaren" aurrean, autogintzak larri itxi zuen 2025 urtea, eskariak ia % 12 murriztuta. Aldiz, errekorreko urtea izan zen defentsa eta aeronautika alorretan.
Tubos Reunidosek ohartarazi du egoera "oso zaila" dela, eta ez du baztertzen jarduera etetea inbertitzailerik aurkitzen ez badute
Amurrioko lantegiko enpresa-batzordearekin egindako bileran, zuzendaritzak jakinarazi du bideragarritasun plana eta kaleratze kolektiboa bertan behera geratu direla. Hemendik aurrera, konkurtso-administrazio batek hartuko ditu enpresaren erabaki guztiak.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak grebari eutsi dio, eta asteazken honetan zuzendaritzarekin biltzeko zain dago
Tubos Reunidos enpresako langileek elkarretaratzea egin dute astearte honetan enpresaren Bilboko bulegoen aurrean, enpresak hartzekodunen borondatezko konkurtsoa aurkeztu eta biharamunean. Tubos Reunidosek 1.300 langile inguru ditu, eta 260 milioi eurotik gorako zorra pilatuta.
Apirilean, 3.368 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, eta 833 gutxiago, Nafarroan
Urtearteko datuak alderatuta, langabeziak behera egin du bai EAEn (-3.006) eta baita Nafarroan ere (-588).
Tubos Reunidosek hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du
Enpresak maiatzaren 6an bilera egingo du Trapagaran eta Amurrioko langile batzordeekin. Bestalde, Amurrioko greba mugagabearekin jarraitu ala ez erabakitzeko asanblada egin ahal izateko beharrezkoak ziren 235 sinadurak aurkeztu dituzte Lan Ikuskaritzaren aurrean.
Medikuek mahai sektoriala eratzea eskatu dute, “Osakidetzaren egitura aldatzeko”
Salatu dutenez, lanean jasaten duten "gainkargak" etengabe luzatzen diren "agenda txikle" deritzonak eragiten dizkie, eta horrek haien osasunerako kaltegarria da.
Gipuzkoan, hiru kontrataziotik bi goi-mailako ikasketak dutenek beteko dituzte
Unibertsitatera joan direnek zein graduondoa dutenek kontratuen % 47 biltzen dute, eta bereziki nabarmentzekoa da STEM profilen eskaera handia. Nolanahi ere, kontratazioa aurreikusten duten enpresa guztiek diote zailtasunak dituztela langileak aurkitzeko eta lanpostuak betetzeko.
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Papresako batzordea gaur arratsaldean bilduko dira, CL Groupen eskaintzaren ostean
Hitzordua arratsaldean izango da, Gipuzkoako Foru Jauregian, Extremadurako enpresak Errenteriako paper-fabrika 39 milioi euroren truke erostea planteatu baitu, plantillaren % 72ri eutsita. Langileek aurreratu dute ez dutela proposamena onartuko.