INEren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik Espainiako BPGrik altuena izan zuen 2011n

Euskadi, Nafarroa, Madril, Katalunia, Errioxa eta Aragoiko bizilagun bakoitzeko batazbeteko BPGa Europar Batasuneko batazbestekoaren gainetik izan zen.

Euskadik biztanlekiko BPGrik altuena izan zuen, batazbeste, 2011n, gainontzeko autonomia erkidegoekin alderatuta. Datuen arabera, BPG 31.288 eurokoa izan da Euskadin, Espainiakoa (23.271 euro) baino % 34,5 altuagoa.

Estatistikako Institutu Nazionalak iazko Espainiako Lurraldeetako Kontabilitatearen datuak eman ditu. Datu horiek diotenez, Euskadi, Nafarroa, Madril, Katalunia, Errioxa eta Aragoiko bizilagun bakoitzeko batazbeteko BPG Europar Batasuneko batazbestekoaren (25.134 euro) gainetik izan zen.

Datuak alderatuta, Euskadiko BPG Espaniako batazbestekoa baino % 34,5 altuagoa izan zen, Nafarroakoa % 29,2 altuagoa, eta Madrilekoa % 27,8 altuagoa.

Extremaduran bakarrik jaitsi da

Lurraldeetako iazko BPG 14 erkidegotan handitu da, gehien Kanarietan, % 2,1 igota. Ondoren Balear Irlak daude (% 1,8 igota) eta Nafarroa (% 1,5). BPG Extremaduran bakarrik jaitsi zen.

Euskadik eta Gaztela eta Leonek % 1,3ko hazkundea izan zuten, Espainiako % 0,7ko batazbesteko hazkundea aise gaindituta.

Euskadik biztanlekiko BPGrik altuena izan zuen, batazbeste, 2011n, gainontzeko autonomia erkidegoekin alderatuta. Datuen arabera, BPG 31.288 eurokoa izan da Euskadin, Espainiakoa (23.271 euro) baino % 34,5 altuagoa. Estatistikako Institutu Nazionalak iazko Espainiako Lurraldeetako Kontabilitatearen datuak eman ditu. Datu horiek diotenez, Euskadi, Nafarroa, Madril, Katalunia, Errioxa eta Aragoiko bizilagun bakoitzeko batazbeteko BPG Europar Batasuneko batazbestekoaren (25.134 euro) gainetik izan zen. Datuak alderatuta, Euskadiko BPG Espaniako batazbestekoa baino % 34,5 altuagoa izan zen, Nafarroakoa % 29,2 altuagoa, eta Madrilekoa % 27,8 altuagoa.Extremaduran bakarrik jaitsi daLurraldeetako iazko BPG 14 erkidegotan handitu da, gehien Kanarietan, % 2,1 igota. Ondoren Balear Irlak daude (% 1,8 igota) eta Nafarroa (% 1,5). BPG Extremaduran bakarrik jaitsi zen. Euskadik eta Gaztela eta Leonek % 1,3ko hazkundea izan zuten, Espainiako % 0,7ko batazbesteko hazkundea aise gaindituta.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Concentración de los trabajadores de JM ikastetxea frente a la sede del Gobierno vasco en Bilbao.



EUROPA PRESS

14/5/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du Bilboko JM ikastetxeko 59 langile kaleratzeko erabakia

ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Gorenak kaleratze kolektiboaren aurkako errekurtsoa onartu izanak agerian uzten du porrot egin zuen Jesuitinas ikastetxearekin bat egitea eta langileak kaleratzea prozesu "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, eta horrek "familien kezka eta ikasleen matrikulazio-desbideratzea" eragin zituela, "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" arte; "guztia, Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin", sindikatuaren arabera. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X