Ahalegina egitea eskatu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy: 'Ez dago dirurik zerbitzu publikoei erantzuteko'

Herritarrei ahalegina eskatu behar izatea ''gogorra'' dela aitortu du, baina, bere hitzetan, ''beharrezkoa eta ezinbestekoa'' da. ''Azken urteotan gehiegi gastatu da'', gaineratu du.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea, Kolonbian. Argazkia: EFE

ong>Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak hezkuntza eta osasun arloko murrizketak defendatu ditu, eta herritarrek eskatzen zaien ahalegina ulertuko duten itxaropena du. ''Momentu honetan ez dago zerbitzu publikoei erantzuteko dirurik'', esan du Rajoyk.

Bogotan esan ditu hitzok, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearekin egin duen agerraldian.

Rajoyk aitortu du ''gogorra'' dela herritarrei ahalegina eskatu behar izatea; baina, ''beharrezkoa eta ezinbestekoa'' dela azaldu du, ''azken urteotan gehiegi gastatu baita''.

"Ez dago beste aukerarik. Egoera latz hau gainditzeko pasaportea dira erreformak. Egoera oso zail bati egin behar zaio aurre, eta zerbitzu publiko horiek etorkizunean finkatu'', azpimarratu du.

Gaur bertan onartuko ditu Ministroen kontseiluak osasun eta hezkuntza arloko murrizketak, 10.000 milioi euro aurrezteko helburuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X