Behera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Standard & Poor's agentziak Espainiaren kalifikazioa jaitsi du

'BBB+' nota jarri dio, aurreikuspen negatiboarekin.
Standard & Poor's agentziak Espainiaren kalifikazioa jaitsi du

Standard & Poor's kalifikazioa agentziak bi maila jaitsi ditu Espainiaren nota. Aurrerantzean, beraz, 'BBB+' kalifikazioa izango du: nahiko altua, aurreikuspen negatiboarekin.

Agentziak argudiatu duenez, Espainiako defizitak txarrera egin duelako eta Gobernuak bankuei laguntzak eman behar izateko aukerak handitu egin direlako jaitsi du nota.

S&Pk Espainiako ekonomiaren aurreikuspenak ere jaitsi ditu, eta orain, aurten barne produktu gordina % 1,5 jaistea eta hurrengo urtean % 0,5 egitea aurrez ikusten du.

Halaber, agentziak ohartarazi du Espainiako bankuek "handitu" egin dutela finantziazio ofizialen "menpekotasuna".

Martxoan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak aurreratu zuen aurtengo defizit helburua % 5,8koa izango dela, baina S&Pk uste du hori betetzeko aukerak "oso urriak" direla.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X