Maiatzaren 31n
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatu abertzaleek greba deitu dute sektore publikoan

Greba-eguna maiatzaren 31an izango da, EAEn eta Nafarroan. Lanuztearekin "murrizketak eta lan-baldintzetan emandako atzerapausoak" salatuko dituzte ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek.
Iragarkia
18:00 - 20:00
ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek greba deitu dute sektore publikoan

Maiatzaren 31an greba egingo dute EAEko eta Nafarroako sektore publikoan, ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek deituta, administrazio ezberdinek ezarritako nahiz iragarritako neurriak salatzeko.

Guztira, EAEko eta Nafarroako sektore publikoan lan egiten duten 130.000 langileri eragiten die deialdiak.

Bilbon egindako agerraldian, aipatu sindikatuetako ordezkariek azken hiru urteotan EAEko eta Nafarroako administrazioek zerbitzu publikoetan eta, ondorioz, sektore horretako langileriari "inposatutako neurri gogorrak" salatu dituzte.

Ildo horretan, Espainiako Gobernuak iragarritako neurriak indarrean ez jartzeko eskatu diete Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.

"Urte luzeetako lanaren ondorioz lortu ditugun hitzarmenetako lan-baldintzak ezerezean utzi nahi dituzte, adibidez 35 orduko lan-astea, eta, horrez gain, soldatak izozten dizkigute eta enplegu publikorako eskaintzak amaitu nahi dituzte", kritikatu dute.

Neurri horiez gain, Espainiako Gobernuak Osasun sektorean eta Hezkuntzan egingo dituen murrizketak ere gogoan izan dituzte.

Amaitzeko, Euskal Herriak "negoziatzeko eta erabakitzeko" duen eskubidea aldarrikatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X