Murrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruselako adituek Espainiako defizitaren bilakaera kontrolatuko dute

Luis de Guindosen arabera, Autonomia Erkidegoen defizitaren harira Finantza Politikari buruzko Kontseiluan egindako doikuntza "hiru edo lau hamarrekoko balizko desbideraketak konpondu ditu".
Luis de Guindos ministroa (ezk) eta Jean-Claude Juncker eurotaldeko presidentea. Efe.

Eurostat Europar Batasuneko estatistikarako bulegoak aditu talde bat bidaliko du Espainiara "atzerapenik gabe" defizitaren igoera berria argitzeko.

"Eurostatek zehaztuko du erkidegoek egindako doikuntza sakona den ala ez", esan du Europar Batzordeko bozeramaile batek.

Urte hasieran Bruselak kexa aurkeztu zuen Espainiako Gobernuaren defizitaren gorabeherak direla eta. Joan den azaroan, Zapateroren Gobernuak defizita % 6koa izango zela eman zuen hitza.

De Guindos eta doikuntza

Luis de Guindos Ekonomia ministroak adierazi duenez, Autonomia Erkidegoen defizitaren harira ostegun honetan Finantza Politikari buruzko Kontseiluan egindako doikuntza "oso garrantzitsua da eta hiru edo lau hamarrekoko balizko desbideraketak konpondu ditu".

Guindosen arabera, osteguneko bileran egindakoa azpimarratu du Guindosek, "finantza alorrean erakunde publiko guztientzako koordinazioa lehen aldiz egon delako". Kanariar uharteetan izandako PPkp Lurralde-Batzordean egindako hitzaldian adierazi duenez, "doikuntza honek balizko desbideraketa orekatuko du".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X