Kargua utziko du igandean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandez Ordoñezek konfiantza sortzeko 'ahalegina' egitea eskatu du

Espainiako Zuzendaritza Batzordean agur esateko egindako hitzaldian egin du eskaera. Ministroen Kontseiluak Luis Linde izendatu du Ordoñez ordezkatzeko.
Fernandez Ordoñezek agur esan die Espainiako Bankuko Zuzendaritzako kideei. Efe.

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak azken hitzaldia egin du Zuzendaritza Batzordearen aurrean, eta egintariei, ordezkari politikoei eta eragile ekonomikoei "ahalagin berezia" egitea eskatzeko aprobetxatu du. Zehazki, Gobernuek hartutako erabakiak ondo azaltzeko eskatu die, herriarengan konfiantza sortzeko.

Espainiako Bankuko Zuzendaritza Batzordean egindako hitzaldian, Fernandez Ordoñez egungo egoeraz aritu da. Bere hitzetan, ekonomia egoeraren aldagai "kritikoena" konfiantza galtzen ari dela da. Ondorioz, agintari guztien helburu "nagusia" konfiantza hori berreskuratzea izan behar du.

"Konfiantza barik ezinezkoa da hazkundea bultzatu eta lanpostuak sortzea", esan du Fernandez Ordoñezek, izan ere, azken hileetan hain maila baxura iritsita, Espainiako arazo fiskalak eta finantza-arazoak konpontzea "zailagoa eta garestiagoa" da.

Luis Linde, Odoñezen ordezkoa

Bestalde, Ministroen Kontseiluak Luis Linde Espainiako Bankuko gobernadore izendatzea erabaki du, Miguel Angel Fernandez Ordoñezek kargua igandean utziko duela ikusita.

Soraya Saenz de Santamaría presidenteordeak eman du izendapenaren berri, Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan. Saenz de Santamariak esandakoaren arabera, Mariano Rajoy presidenteak sinatu du dagoeneko Linderen izendapenaren dekretua.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X