Korta Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patxi Lopezek ekonomia bultzatzeko erreforma fiskalaren alde egin du

Lehendakariak euskal enpresariak osatutako talde handi baten aurrean, erreforma fiskala bultzatzeko beharra babestu du "gehiago duenak gehiago ordaintzeko".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Joxe Mari Korta sariak banatu ditu lehendakariak

Patxi Lopez lehendakariak astearte honetan erreforma fiskal bat egitearen alde egin du, "gehien duenak gehiago ordaintzeko", ekonomiari bultzada berri bat emateko asmoz.

Lehendakariak "elkartasun kolektiboa"ren aldeko apustua adierazi du Jose Mari Korta Sarien ekitaldian. Sari hauek duela 12 urtetik ematen zaizkie euskal enpresariei, eta Adegi patronaleko presidentearen izena darama.

Enpresari asko izan dira ekitaldian, eta oraingo honetan Bilduko ordezkariak ere egon dira (iaz ez ziren joan), besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Aurten Korta Sariaren irabazleak honako hauek izan dira: Justo Ercilla,Zayerren sortzailea; Juanjo Azkarate, CCko kontseilari delegatua; Jesús Hermosilla, Basconia taldekoa; Miguel Gandiaga, Ingeteamekoa eta Miguel Lazpiur, Confebaskeko presidente ohia. Pertsona horien ekiteko era nabarmendu du lehendakariak, eta une hauetan eredu izan behar dutela gaineratu du.

Espainiako bankuak erreskatatzeko laguntzaren inguruan ere hitz egin du, eta "erreskateak ekonomia suspertzen badu bakarrik izango du zentzua" azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X