Espainiako hamar urterako bonuen interes tasak % 6,72ra igo dira
rtitzaileei eskainitako Espainiako hamar urterako bonuen arrisku-saria 524,80 puntutan kokatu da saioa ireki denean, % 6,72ko errentagarritasunarekin.
Era honetan, hamar urterako bonuengatik ordaintzen den interes-tasa % 6,72ra igo da, atzo, % 6,71rekin, euroa sortu zenetik errekor berria gainditu ostean.
Igandean egingo diren Greziako hauteskundeen emaitzek herrialdea eurotik ateratzera behartuko ote duten beldurrak batetik, eta Espainiako finantza sektoreari Europak emandako maileguaren inguruko zehaztasun ezak bestetik, dira larritasun hauen sorburu.
Inflazioa % 1,9n dago
Inflazioa bi hamarren jaitsi da maiatzean urtez urteko datuak kontuan hartuta eta % 1,9n dago. Apirilean izan ezik, sei hilabetez beherantz egin du tasak KPI kontsumoko prezioen indizeak adierazi duenez.
Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu ditu datuak. Jaitsiera, batik bat, erregaien prezioen beherakadak bultzatu du, baita alkoholik gabeko edarien eta jakien prezioen beherakadak ere.
Bestalde, kontsumoko prezioen indizea hamarren bat jaitsi da aurreko hilarekin alderatuta.
Arrautzak, orain urtebete baino % 18,3 garestiago
Lehengo urtearekin alderatuta gehien garestitu diren produktuak hauek izan dira: arrautzak, % 18,3; hiri barruko garraio publikoa, % 9,4; berogailua eta ur hornidura, % 9,2 eta tabakoa % 8.
Bestalde, prezioen urtez urteko jaitsiera nabarmenenak hauek izan dira: patatak % 15,2; sendagaiak % 6,3; jolaserako objektuak % 4,4 eta komunikazioak % 3,8.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du