Iruzurra Lanbiden
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Aldundiaren irudia 'negargarria' dela uste du Jaurlaritzak

Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren kritikak errefusatu ditu eta Jaurlaritzaren "kudeaketa txarra" Aldundiarekin ordaindu nahi duela salatu du.
Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte gaietarako sailburua. Argazkia: Efe

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte gaietarako sailburuak Bizkaiko Aldundiaren irudi "negargarria" salatu du, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen espedienteak Lanbidera bidaltzeko izan den "atzerapena"gatik.

Zabaletak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren harira sortutako polemika izan du hizpide Legebiltzarrean.

Zabaletak gogor kritikatu izan du Bizkaiko Aldundiak espedienteak ez zizkiola helarazten, eta horren ondoren, Pilar Ardanza Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak, ekainaren 13an, zazpi kaiolatan gordetako 3.038 espediente igorri zizkion Jaurlaritzari.

Enplegu sailburuak Ardanzaren irudi "negargarria" gaitzetsi du, sei hilabeteko atzerapenarekin "kaiola batzuk" bidali zituelako "harro" zegoelako.

Bizkaiak Jaurlaritzaren "kudeaketa txarra" ikusten du

Bizkaiko Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren kritikak errefusatu ditu eta horien atzean Jaurlaritzaren "kudeaketa txarra" dagoela salatu du.

"Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa txarraren errua Bizkaiko Aldundiari egotzi nahi diote", berretsi du Ardantzak.

Gainera, Zabaletak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak kriminalizatu nahi izan dituela ere kritikatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X