Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barrikada bat piztu dute Laminaciones Arregui enpresaren sarreran

Gertakaria goizeko zortzi eta erdiak aldera gertatu da, langile batzuek enpresa batzordetik kanpo antolatutako batzar bat hasi aurretik.
Laminaciones Arregui enpresako langileak Ertzaintzaren aurrean. Eitb

Ertzaintzaren eta suhiltzaileen unitate batzuek Gasteizko Celsa Atlantic –Laminaciones Arregui ohia- enpresa ingurura joan behar izan dute, ezezagun talde batek pneumatikoz osatutako barrikada bat egin eta sua eman baitiote.

Gertakaria goizeko zortzi eta erdiak aldera gertatu da, langile batzuek enpresa batzordetik kanpo antolatutako batzar bat hasi aurretik. Enpresak Arabako bi lantegiak ixtea aurreikusten duen lan erregulaziorako txostena zabaldu du, eta  batzarrean konpainiak aurkeztutako gizarte plana eta bideragarritasun-txostena bozkatu dute.

Ertzaintzaren arabera, ezezagun talde batek pneumatikoz osatutako barrikada bat egin du enpresaren sarrera aurrean, eta hori dela eta, Ertzaintzaren eta Gasteizko suhiltzaileen hainbat unitate hurbildu behar izan dira garrak itzaltzera.

Segurtasun arrazoiak

Ertzaintzak gertakariaren lekuan jarraitzen du segurtasun arrazoiak direla eta.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X