Madrilen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka funtzionario atera dira kalera Madrilen murrizketen kontra

Kongresuko eraikinaren atarian kanpatzeko asmoa zuten, baina segurtasun indarrek lekua hesitu dute eta funtzionarioek ezin izan dute hurbiltu. 20:00etatik aurrera Kongresuko inguruetan bildu dira.
Funtzionarioek hainbatprotesta egin dituzte azken orduetan. Efe.

Milaka funtzionariok protesta egin dute Gobernuaren azken murrizketen kontra, Diputatuen Kongresuaren inguruan. Poliziak zainketa zorrotza egin du Kongresuaren inguruan. Murrizketen ondorioz, funtzionariek ez dute aurten Gabonetako ordainsaria izango, besteak beste.

Sare sozialen bidez zabaldutako deiaren asmoa Kongresuaren aurrean kanpatzea izan arren, Poliziak inguruak hesitu ditu eta 21:30etan ezinezkoa zen Kongresura hurbiltzean. Manifestariak 20:00etatik aurrera hasi dira inguruetan biltzen.

Ondorioz, funtzionariak Gorteetako plazan bildu dira hasieran eta gero Neptuno plazara abiatu dira, Cibelesera bidean. Hori dela eta, zirkulazioa bi noranzkoetan eten dute.

Protestan suhiltzaileak, irakasleak, osasun langileak eta Administrazio publikokoak izan dira. Gobernuaren kontrako oihuak egin dituzte eta Mariano Rajoy presidentearen dimisioa ere eskatu dute.

Twiterren hizpide

Sare sozialetan ere protagonista izan dira funtzionarioak, Twiterren batez ere. #graciasfuncionarios hashtaga eguneko erabilienen artean izan da, eta herritarrek babesa eta esker ona agertu dizkiete.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X