Funtzionarioei murrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Montoro:'Diru-bilketak gora egin ezean, ezingo dira soldatak ordaindu'

Ogasun ministroak esan duenez, soldatak ordaintzeko dirurik ez dagoelako egin dizkiete murrizketak funtzionarioei.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Funtzionarioen murrizketak dirurik ez dagoelako egin direla dio Montorok

Cristobal Montoro Ogasun ministroak esan du soldatak ordaintzeko dirurik ez dagoelako egin dizkietela murrizketak funtzionarioei, baita bere buruari ere.

"Ez dago dirurik, eta dirurik ez dagoenean, luzatu egin behar da lanaldia", adierazi du ministroak. Montorok berretsi du funtzionarioen soldatak zergen mende daudela, eta diru-sarrerak hazten ez badira, soldatak ordaintzeko arazoak egongo direla.

"Hori ari da gertatzen bai erkidegoetan bai udaletan. Zentzuz esan behar da, itxurakeriarik gabe", azpimarratu du ministroak. PSOEri, berriz, "laguntza" eskatu dio, langile publikoei errealitatea zein den azaltzen laguntzeko, alegia.

Montorok Meritxell Batet diputatu sozialistari erantzun dionaren arabera, langile publikoek kopurua handitzen denean, azken urteetan gertatu den bezala, eta diru-bilketak gora egiten ez duenean arazo bat sortzen da.

"Ez da ulertzeko hain zaila", esan du Montorrok, eta funtzionarioek dirurik ez dagoela "inork baino hobeto" dakitela esan du.

Montorok Gobernuak nahi duena langile publikoen eta pribatuen lan baldintzak berdindu nahi dituela azaldu du. "Eta horrek ez du zerbitzu publikoaren kalitatea kaltetzen", esan du.

Krisitik ateratzeko langile publikoen konpromisoa ezinbestekoa dela adierazi du Montorok eta horretan laguntzeko prest egongo direla ziur dago ministroa.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X