Elikagaien lapurreta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Supermekatuen lapurreten arduradunak atxilotuko ditu Poliziak

Horrela agindu du Fernandez Diaz Barne Ministroak. Andaluziako Langileen Sindikatuko militanteek janariz betetako bederatzi orga lapurtu zituzten Sevillako jantoki sozial batera eramateko.
Atzoko ekintzako argazki bat. Irudia: eitb.com

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroak Poliziak eta Guardia Zibilak atzo Andaluziako bi supermerkatutan gertatutako lapurreten arduradunak atxilotzeko agindua dutela jakinarazi du. Ekintza horretan Juan Manuel Sanchez Gordillo Marineladako alkateak (IU) parte hartu zuen.

Establezimenduak salaketa bat jarri du, eta Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak arduradunak atxilotu eta epailearen aurrean jartzeko agindua dute”, esan du Fernandez Diazek Efe-ri eginiko adierazpenetan.

“Guztiok gara jakitun jendea txarto pasatzen ari dela, baina helburuek ez dituzte bitartekoak justifikatzen”, esan du ministroak.

Zentzu horretan, Diazek argi utzi du ez duela utziko legea alde batera baztertzea, eta  "elikagaiak ordaindu gabe joateak eta langileenganako presioa egiteak” horren adibide argiak direla esan du.

Horren harira, Gaspar Llamazares IUko diputatuak gertakari horren aurrean erakutsitako jarrera gogor kritikatu du Barne Ministerioko titularrak, eta jadanik Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroari gai horren inguruan duen kezka erakutsi dio, IUko diputatuaren babes horrek delituren bat osatuko balu, horren aurka egiteko.

Atzo gertatutakoa

Andaluziako Langileen Sindikatuko militanteek janariz betetako bederatzi orga lapurtu zituzten atzo Ecijako supermerkatu batean (Sevilla), eta elikagaiak Sevillako jantoki sozial batera eraman zituzten.

Ekintza horiek salatuko dituztela gaineratu du Mercadonako bozeramaile batek, besteak beste, sindikalisten aldetik jasotako eraso txikiengatik. Halaber, krisi ekonomikoa “kezkagarria” dela badakiela nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X