Osasun Ministerioko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Botiken gastuaren jaitsierarik handiena, koordainketaren lehen hilean

Gastua soilik EAEn areagotu da, koordainketa martxan ez dagoen erkidegoan. Errezeten kasuan ere "inoizko jaitsierarik handiena" izan da Espainian.

Sendagaien gastua uztailean % 24 jaitsi da lehengo urteko hilabete berdinarekin alderatuta; 1999. urtetik izan den jaitsiera handiena. Datu honek joan den uztailaren 1ean indarrean sartu zen "botiken koordainketarekin" bat egiten du.

Osasun Ministerioak bidali duen ohar batean, errezeten kopurua ere jaitsi egin dela nabarmendu du. Jaitsiera hori erkidego guztietan eman da, EAEn izan ezik, izan ere, koordainketa oraindik ez dago martxan.

Osasun Sistema Nazionalak 702.867.409 euroko gastua izan du uztailean botiketan, % 23,9 gutxiago aurreko urtearekin alderatuta.

Uztailean egin diren errezeten kopuruari erreparatuta, jaitsiera % 14,4koa izan da.

EAE izan da botiken gastua areagotu duen erkidego bakarra Espainiar estatuan, 43,6 milioi eurotik 44,8 milioira pasatuz, aurreko urteko hilabete berean baino % 2,75 gehiago.

Sendagaien gastua uztailean % 24 jaitsi da lehengo urteko hilabete berdinarekin alderatuta; 1999. urtetik izan den jaitsiera handiena. Datu honek joan den uztailaren 1ean indarrean sartu zen "botiken koordainketarekin" bat egiten du.Osasun Ministerioak bidali duen ohar batean, errezeten kopurua ere jaitsi egin dela nabarmendu du. Jaitsiera hori erkidego guztietan eman da, EAEn izan ezik, izan ere, koordainketa oraindik ez dago martxan.Osasun Sistema Nazionalak 702.867.409 euroko gastua izan du uztailean botiketan, % 23,9 gutxiago aurreko urtearekin alderatuta.Uztailean egin diren errezeten kopuruari erreparatuta, jaitsiera % 14,4koa izan da. EAE izan da botiken gastua areagotu duen erkidego bakarra Espainiar estatuan, 43,6 milioi eurotik 44,8 milioira pasatuz, aurreko urteko hilabete berean baino % 2,75 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X