Aurreztearen sinonimo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bonbilla zaharren itzalaldia, poltsikoentzako poza

Larunbat honetan ohiko bonbilla goriak fabrikatzea debekatuko dute, itzalaldi honek besteak beste, abantaila ekonomikoak ekarriko ditu: etxe bakoitzean urtean 80 euro aurreztuko dituzte.
argia_argindarra_electricidad_bombilla_luz
Bonbila zaharren itzalaldia, poltsikoentzako poza. EFE

Larunbat honetan indarrean sartuko da ohiko bonbilla gori kutsatzaileak (Edisonek asmatu ziteuen duela 133 urte) fabrikatzeko debekua. Itzalaldi honek ingurunearentzako abantailak ekartzeaz gain ekonomikoak ere ekarriko ditu: etxe bakoitzak urtean 80 euro aurreztuko ditu.

OCU Erabiltzaileen eta Kontsumitzaileen Organizazioak kalkulu hori egin du, eta debeku horrek ez duela esan nahi bonbilla horiek goizetik gauera desagertuko direnik nabarmendu du, fabrikatzaileek oraindik biltegian badituztelako, Enrique Garcia bozeramaileak azaldu duenez.

Bere hitzetan, oso produktu zaharkitua da, eta eraginkortasun energetiko txikia du, energia asko gastatzen du, eta kontaminazio handia sortzen du.

Lau kidek osatzen duten etxe batean, argiztapenak energia-gastu osoaren % 18 hartzen du, Garciak emandako datuen arabera.

Kontsumo baxuko bonbilla zaharrak ordezkatzeak familia bati urtean 80 euro aurreztea eragin diezaioke, energiaren fakturaren urteko 804 euroetatik, BEZaren igoera barne.

Bonbilla goriak "ez dira oso eraginkorrak", elektrizitatearen % 95a beroan transformatzen baitute, eta beste % 5a argian.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X