EBZk Espainiaren zorra erosiko du erreskatea eskatuz gero
Europako Banku Zentralak (EBZ) estatuen zorra erosiko du bigarren mailako merkatuan, Mario Draghi erakundearen presidenteak iragarri duenez.
Draghiren esanetan, Euroguneko bonuen erosketak "estatuen bonoen merkatuaren zailtasunak" konponduko ditu. Bonuen merkatuaren egoera horren erruduna "oinarririk gabe" euroaren biziraupena zalantzan jarri duten inbertitzaileek eragin dutela gaineratu du. Euroak ez duela "atzera bueltarik" esan die EBZren presidenteak "euroeszeptikoei eta euroaren kontra daudenei".
Draghik gaineratu du estatuen zorra erosteko gobernuek erreskate funtsetara jo beharko dutela lehenik. Draghik "Espainiako Gobernuaren esku" utzi du laguntza eskatzeko erabakia.
Europako Banku Zentralaren presidenteak zehaztu duenez, urte batetik hiru urtera arteko epemuga duten zorra erosiko dute, diru kopuruan ez da mugarik egongo eta erosketa horiek "erabat esterilizatuko" dituzte.
Guztiak ez zeuden ados
Politikari italiarrak jakinarazi du EBZren erabakia ez dutela aho batez hartu, eta "kontrako iritzi bat" zegoela mahaian. Ez du zehaztu nor izan den kontra agertu dena, baina Alemaniako Bundesbank bonuak erostearen kontra agertu izan da.
Ez da lehentasunezko hartzekoduna izango
Bestalde, Draghik esan du EBZk uko egingo diola bonoak erosi ostean lehentasunezko hartzekodun izateari, hartzekodun pribatuen aurrean.
Ekonomiak atzera egingo du
Aurreikuspen ekonomikoei dagokienez, erakundeak aurreikusi du Euroguneko ekonomiak % 0,4ko atzeraldia izango duela 2012an, ekainean espero zutena (% 0,3) baino handiagoa.
Erreskatearen inguruan, ''berririk ez''
Erreskatearen inguruan ''berririk ez'' dagoelaesan du Mariano Rajoy presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin batera egin duen prentsaurrekoan. Draghik iragarpena egin eta berehala egin dute agerraldia bi agintariek, Moncloa jauregian egin duten bileraren ondoren.
Hitzordu horretan, Espainiako Gobernuak ''ahaleginak egiten'' jarraituko duela bermatu dioMariano Rajoy presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari. Angela Merkelek, bestalde, errespetua agertu du Gobernuak bultzatutakoerreformen aurrean, eta erreforma horien erritmoarekin ''txundituta''dagoela esan du.
EBZren programa zehatz-mehatz aztertuko dute
Rajoyren Gobernuak zehatz-mehatz aztertuko du Draghik iragarritako programa, presidentearen eta Merkelen agerraldia bukatuta Moncloatik iragarri dutenez. Europar Batasunaren erreskate funtsera jotzeak zein baldintza eskatzen dituen jakin nahi dute Moncloan, eta hori Espainiarentzako eta euroarentzako “komenigarria” den ala ez. Hala iragarri dute Gobernuko iturriek.
Burtsak baikor erantzun dio iragarpenari
Europako Banku Zentralaren (EBZ) zorra erosiko duela iragartzeak garrantzia izan du burtsako emaitzetan, Espainiako burtsa % 4 igo baita eta 7.800 puntuko maila berreskuratu baitu (hala, apirileko mailatan jarraitzen du).
Europako Banku Zentralak (EBZ) estatuen zorra erosiko du bigarren mailako merkatuan, Mario Draghi erakundearen presidenteak iragarri duenez.Draghiren esanetan, Euroguneko bonuen erosketak "estatuen bonoen merkatuaren zailtasunak" konponduko ditu. Bonuen merkatuaren egoera horren erruduna "oinarririk gabe" euroaren biziraupena zalantzan jarri duten inbertitzaileek eragin dutela gaineratu du. Euroak ez duela "atzera bueltarik" esan die EBZren presidenteak "euroeszeptikoei eta euroaren kontra daudenei".Draghik gaineratu du estatuen zorra erosteko gobernuek erreskate funtsetara jo beharko dutela lehenik. Draghik "Espainiako Gobernuaren esku" utzi du laguntza eskatzeko erabakia.Europako Banku Zentralaren presidenteak zehaztu duenez, urte batetik hiru urtera arteko epemuga duten zorra erosiko dute, diru kopuruan ez da mugarik egongo eta erosketa horiek "erabat esterilizatuko" dituzte.Guztiak ez zeuden adosPolitikari italiarrak jakinarazi du EBZren erabakia ez dutela aho batez hartu, eta "kontrako iritzi bat" zegoela mahaian. Ez du zehaztu nor izan den kontra agertu dena, baina Alemaniako Bundesbank bonuak erostearen kontra agertu izan da.Ez da lehentasunezko hartzekoduna izangoBestalde, Draghik esan du EBZk uko egingo diola bonoak erosi ostean lehentasunezko hartzekodun izateari, hartzekodun pribatuen aurrean.Ekonomiak atzera egingo duAurreikuspen ekonomikoei dagokienez, erakundeak aurreikusi du Euroguneko ekonomiak % 0,4ko atzeraldia izango duela 2012an, ekainean espero zutena (% 0,3) baino handiagoa.Erreskatearen inguruan, ''berririk ez''Erreskatearen inguruan ''berririk ez'' dagoelaesan du Mariano Rajoy presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin batera egin duen prentsaurrekoan. Draghik iragarpena egin eta berehala egin dute agerraldia bi agintariek, Moncloa jauregian egin duten bileraren ondoren.Hitzordu horretan, Espainiako Gobernuak ''ahaleginak egiten'' jarraituko duela bermatu dioMariano Rajoy presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari. Angela Merkelek, bestalde, errespetua agertu du Gobernuak bultzatutakoerreformen aurrean, eta erreforma horien erritmoarekin ''txundituta''dagoela esan du.EBZren programa zehatz-mehatz aztertuko duteRajoyren Gobernuak zehatz-mehatz aztertuko du Draghik iragarritako programa, presidentearen eta Merkelen agerraldia bukatuta Moncloatik iragarri dutenez. Europar Batasunaren erreskate funtsera jotzeak zein baldintza eskatzen dituen jakin nahi dute Moncloan, eta hori Espainiarentzako eta euroarentzako “komenigarria” den ala ez. Hala iragarri dute Gobernuko iturriek.Burtsak baikor erantzun dio iragarpenariEuropako Banku Zentralaren (EBZ) zorra erosiko duela iragartzeak garrantzia izan du burtsako emaitzetan, Espainiako burtsa % 4 igo baita eta 7.800 puntuko maila berreskuratu baitu (hala, apirileko mailatan jarraitzen du).
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.