Bilera Madrilen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak 'ahaleginekin' jarraituko duela bermatu dio Rajoyk Merkeli

Moncloan bildu dira bi agintariak. Erreskatearen inguruan ''berririk ez'' dagoela esan du Rajoyk, eta, Merkel, berriz, ''harrituta'' agertu da Gobernuak bultzatutako erreformen erritmoarekin.

Espainiako Gobernuak ''ahaleginak egiten'' jarraituko duela bermatu dio Mariano Rajoy presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari. ''Ez ezazue duda izpirik izan'', gaineratu du presidenteak.

Zor merkatuaren krisia izan dute bi agintariek hizpide, ostegun honetan Madrilgo Moncloa jauregian egin duten bileran. Europako banku batasunaren alde egin beharra dagoela uste dute Merkelek eta Rajoyk, eta euroarekiko konpromisoa berretsi dute gaurko hitzorduan.

Halaber, Gobernuak ''ahaleginekin'' jarraituko duela bermatu dio presidenteak Alemaniako kantzilerrari, baina pentsioak ''ukitzeko'' asmorik ez duela aurreratu du Rajoyk. Horren ildotik, Merkelek zein murrizketa eta erreforma egin behar dituen esan ez diola esan du presidenteak.

Angela Merkel kantzilerrak, bestalde, Rajoy presidenteari zer egin behar duen esatera etorri ez dela argitu du. Elkarrekin egin duten prentsaurrekoan, Merkelek errespetua agertu du Gobernuak bultzatutako erreformen aurrean, eta erreforma horien erritmoarekin ''txundituta'' dagoela esan du. Halaber, aldaketa horiek ''denbora'' eskatzen dutela defendatu du.

Bi herrialdeen arteko hurrengo bilera otsailean egingo dute, Alemanian.

EBZk Espainiaren zorra erosiko du, erreskatea eskatuz gero

Europako Banku Zentralak (EBZ) Espainiaren zorra erosiko du, erreskatea eskatuz gero, Mario Draghi erakundearen presidenteak iragarri duenez. Rajoyk, hala ere, erreskatearen inguruan ''berririk ez'' dagoela esan du iragarpen horretaz galdetu diotenean, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin batera egin duen prentsaurrekoan.

Agerraldia bukatu ondoren, baina, Draghik iragarritako programa zehatz-mehatz aztertuko dutela esan dute Moncloatik.

Espainiako Gobernuak ''ahaleginak egiten'' jarraituko duela bermatu dio Mariano Rajoy presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari. ''Ez ezazue duda izpirik izan'', gaineratu du presidenteak.Zor merkatuaren krisia izan dute bi agintariek hizpide, ostegun honetan Madrilgo Moncloa jauregian egin duten bileran. Europako banku batasunaren alde egin beharra dagoela uste dute Merkelek eta Rajoyk, eta euroarekiko konpromisoa berretsi dute gaurko hitzorduan.Halaber, Gobernuak ''ahaleginekin'' jarraituko duela bermatu dio presidenteak Alemaniako kantzilerrari, baina pentsioak ''ukitzeko'' asmorik ez duela aurreratu du Rajoyk. Horren ildotik, Merkelek zein murrizketa eta erreforma egin behar dituen esan ez diola esan du presidenteak.Angela Merkel kantzilerrak, bestalde, Rajoy presidenteari zer egin behar duen esatera etorri ez dela argitu du. Elkarrekin egin duten prentsaurrekoan, Merkelek errespetua agertu du Gobernuak bultzatutako erreformen aurrean, eta erreforma horien erritmoarekin ''txundituta'' dagoela esan du. Halaber, aldaketa horiek ''denbora'' eskatzen dutela defendatu du.Bi herrialdeen arteko hurrengo bilera otsailean egingo dute, Alemanian.EBZk Espainiaren zorra erosiko du, erreskatea eskatuz geroEuropako Banku Zentralak (EBZ) Espainiaren zorra erosiko du, erreskatea eskatuz gero, Mario Draghi erakundearen presidenteak iragarri duenez. Rajoyk, hala ere, erreskatearen inguruan ''berririk ez'' dagoela esan du iragarpen horretaz galdetu diotenean, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin batera egin duen prentsaurrekoan. Agerraldia bukatu ondoren, baina, Draghik iragarritako programa zehatz-mehatz aztertuko dutela esan dute Moncloatik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X