Datu makroekonomikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal ekonomiak % 0,9 egin du behera bigarren hiruhilekoan

Lehenengoz, zerbitzu-sektoreak ere izan du beherakada. EAEko ekonomia Espainiakoa (% 1,3) baino gutxiago erori da.
Euskal ekonomiak % 0,9 egin du behera bigarren seihilekoan
Euskal ekonomiak % 0,9 egin du behera bigarren seihilekoan. Irudia: EITB

Euskadiko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 0,9 egin du behera bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko epe berdinarekin alderatuta, industriak, hirigintzak eta, lehenengoz, zerbitzu-sektoreak behera egin dutelako.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak urteko bigarren hiruhilekoaren datu ekonomikoak plazaratu ditu eta, horien arabera, EAEko ekonomia Espainiakoa (% 1,3) baino gutxiago erori da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, Euskadiko BPGa % 0,4 erori da. Hiruhilekoen arteko datuak zortzi hiruhilekoren ondoren positiboak izan eta gero, hirugarren datu negatiboa da honakoa eta tasa hori Espainiakoaren berdina da.

Eustaten arabera, BPGaren beherakada industriaren, hirigintzaren eta, 2010. urte amaieratik lehenengoz, zerbitzu-sektorearen beherakadei lotuta dago.

Aldiz, lehenengo sektoreak eta merkatukoak ez diren zerbitzuek emaitza positiboak izan dituzte. Enpleguak, lanpostutan neurtuta, atzeraldia izan du, iazko hiruhileko berdinarekin alderatuta, % 2,3 jausi delako, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,5.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Concentración de los trabajadores de JM ikastetxea frente a la sede del Gobierno vasco en Bilbao.



EUROPA PRESS

14/5/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du Bilboko JM ikastetxeko 59 langile kaleratzeko erabakia

ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Gorenak kaleratze kolektiboaren aurkako errekurtsoa onartu izanak agerian uzten du porrot egin zuen Jesuitinas ikastetxearekin bat egitea eta langileak kaleratzea prozesu "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, eta horrek "familien kezka eta ikasleen matrikulazio-desbideratzea" eragin zituela, "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" arte; "guztia, Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin", sindikatuaren arabera. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X