Honelakoa da EBZk Espainiari eskainitako erreskatea
NOLA ABIATU
Europako erreskate funtsak herrialdeen zorrak eros ditzan, lehenik eta behin Estatuek erreskate bat eskatu behar dute, ofizialki.
Ondoren, Europako Batzordeak (EB), Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) txosten bat idatziko dute, bi eguneko epean, laguntzaren baldintzak zehazteko.
Espainiak Europako erreskate funtsak zor merkatuan esku-hartzea eskatuko balu, beste txosten bat sinatu beharko luke (duela gutxi bat sinatu zuen, bankuak erreskatatzeko 100.000 milioi euro arteko laguntza jasotzeko).
Bi akordio horiek formalki ezberdinak badira ere, praktikan parekideak dira. Izan ere, txosten bat bankuen erreskateari buruzkoa da, eta bestea Estatuaren ekonomia osoaren erreskateari buruzkoa, baina biek defizita murrizteko eta desorekak ezabatzeko baldintzak aurrez ikusten dituzte. Horrenbestez, baliteke Espainiari baldintza gehiago ezarri behar ez izatea.
Erreskate funtsak zor subiranoa erosten badu, zorrotz zainduko du herrialdea ezarritako baldintzak betetzen ari den. Gainera, edozein unetan baldintza gehiago ezar diezaioke.
Behin betiko memoranduma adostu eta gero, Eurotaldeak oniritzia eman beharko dio. Hainbat herrialdetan, Alemanian eta Finlandian kasu, horien Parlamentuek ere onartu beharko dute, herrialde horietako legeek hala eskatzen dutelako.
HAINBAT ESKU HARTZE-MOTA
Lehen mailako merkatuetan zorra erosteak Estatuei zuzenean bonu berriak erostea esan nahi du. Bigarren mailako merkatuetan, baina, inbertitzaileei erosten dizkiete bonu zaharrak.
Aurreko planarekin, EBZk 211.500 milioi euroko zorrak erosi zituen bigarren mailako merkatuan.
BALDINTZAK
Lehen mailako merkatuetan esku-hartzea abian dagoen erreskate oso baten osagarri modura pentsatuta dago. Gainera, funtsak ezin ditu erosi herrialdeak jaulkitzen dituen bonuen % 50 baino gehiago.
Bigarren mailako merkatuetan zorra erosteko baldintzak ezberdinak dira jada erreskatatu dituzten herrialdeen kasuan (Grezia, Irlanda, Portugal...).
Herrialde horien kasuan, euren erreskate planaren baldintzak errespetatu behar dituzte. Gainerako herrialdeei beste baldintza batzuk ezarriko dizkiete, hala nola Egonkortasun eta Hazkunde Ituna eta defizit mugak errespetatzea, zor subirano eta balantza komertzial iraunkorra izatea, desoreka makroekonomikoak zuzentzeko helburuak betetzea eta bankuen sektore bideragarria izatea.
Azken puntu horrek zalantzak sor litzake Espainiaren kasuan. Dena dela, bankuen erreskatea gauzatu eta gero, adituek ez dela arazorik izango uste dute.
NOLA ABIATUEuropako erreskate funtsak herrialdeen zorrak eros ditzan, lehenik eta behin Estatuek erreskate bat eskatu behar dute, ofizialki.Ondoren, Europako Batzordeak (EB), Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) txosten bat idatziko dute, bi eguneko epean, laguntzaren baldintzak zehazteko.Espainiak Europako erreskate funtsak zor merkatuan esku-hartzea eskatuko balu, beste txosten bat sinatu beharko luke (duela gutxi bat sinatu zuen, bankuak erreskatatzeko 100.000 milioi euro arteko laguntza jasotzeko).Bi akordio horiek formalki ezberdinak badira ere, praktikan parekideak dira. Izan ere, txosten bat bankuen erreskateari buruzkoa da, eta bestea Estatuaren ekonomia osoaren erreskateari buruzkoa, baina biek defizita murrizteko eta desorekak ezabatzeko baldintzak aurrez ikusten dituzte. Horrenbestez, baliteke Espainiari baldintza gehiago ezarri behar ez izatea.Erreskate funtsak zor subiranoa erosten badu, zorrotz zainduko du herrialdea ezarritako baldintzak betetzen ari den. Gainera, edozein unetan baldintza gehiago ezar diezaioke.Behin betiko memoranduma adostu eta gero, Eurotaldeak oniritzia eman beharko dio. Hainbat herrialdetan, Alemanian eta Finlandian kasu, horien Parlamentuek ere onartu beharko dute, herrialde horietako legeek hala eskatzen dutelako.HAINBAT ESKU HARTZE-MOTALehen mailako merkatuetan zorra erosteak Estatuei zuzenean bonu berriak erostea esan nahi du. Bigarren mailako merkatuetan, baina, inbertitzaileei erosten dizkiete bonu zaharrak.Aurreko planarekin, EBZk 211.500 milioi euroko zorrak erosi zituen bigarren mailako merkatuan.BALDINTZAK Lehen mailako merkatuetan esku-hartzea abian dagoen erreskate oso baten osagarri modura pentsatuta dago. Gainera, funtsak ezin ditu erosi herrialdeak jaulkitzen dituen bonuen % 50 baino gehiago.Bigarren mailako merkatuetan zorra erosteko baldintzak ezberdinak dira jada erreskatatu dituzten herrialdeen kasuan (Grezia, Irlanda, Portugal...).Herrialde horien kasuan, euren erreskate planaren baldintzak errespetatu behar dituzte. Gainerako herrialdeei beste baldintza batzuk ezarriko dizkiete, hala nola Egonkortasun eta Hazkunde Ituna eta defizit mugak errespetatzea, zor subirano eta balantza komertzial iraunkorra izatea, desoreka makroekonomikoak zuzentzeko helburuak betetzea eta bankuen sektore bideragarria izatea.Azken puntu horrek zalantzak sor litzake Espainiaren kasuan. Dena dela, bankuen erreskatea gauzatu eta gero, adituek ez dela arazorik izango uste dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.