Aurrekontuak 2013
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zorraren pisua BPGaren % 90,5era iritsiko da 2013an

Osasun eta hezkuntza Ministerioak dira kaltetuenak, izan ere, % 22,5 eta % 17 jaitsiko dira, hurrenez hurren.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Montorok datorren urterako aurrekontuak aurkeztu ditu

2013ko Estatuko aurrekontuetan zorraren gorakada nabarmendu da, izan ere, erakunde guztietako zorraren pisua Barne Produktu Gordinaren % 85,3 izatetik % 90,5era pasatu da.

Igoera honen arrazoi nagusia banketxeak onbideratzeko 100.000 euroko erreskatea dago, Greziaren eta Portugalen erreskaterako jarritako dirua eta krisi ekonomikoak bultzatuta areagotu den zorraren beharra.

Defizita gutxitzea, lehen helburua

Defizit publikoa gutxitzea da Aurrekontuen helburu nagusia; diru-sarrera gehiagorekin eta gastu gutxiagorekin.

Luxurik gabeko aurrekontuak dira. Batik bat gastuak gutxituko dira, zehazki, % 7,3. Diru-sarrerak, ordea, % 4 handituko dira.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ezarritako aldaketak 6.600 milioi euro emango dizkio Gobernuari, sozietateen gaineko zergak beste 6.000 milioi eta BEZren bitartez, beste 10.000 milioi lortuko ditu Gobernuak.

Halaber, etxebizitza erosteagatik ezabatu den kenkariak edota 2.500 euro baino gehiagoko Loteria sarien % 20ko zergak ere diru-sarrerak handitzea ahalbidetuko dute.

Murrizketa handiena Osasun Ministerioan

Osasun Ministerioak jasango du murrizketa handiena 2013an, zehazki, lehengo urtearekin alderatua, % 22,6 jaitsiko baitute osasun arloko diru-kopurua.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioko aurrekontuak ere % 21,3 egingo du behera.

Behera egingo dute ere Sustapen Ministerioak ( % 17,6), Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ( % 17,2) Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak ( % 13,3) eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (% 13,2).

Bestalde, Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioaren aurrekontua igo egingo da ( % 4), baita Presidentetzakoa ere ( % 0,6).

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X