Rajoyrekin bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rehn: 'Europa prest dago Espainiaren laguntza eskaerarentzat'

Espainiak ekonomia suspertzeko eman beharreko pausoak emango dituela uste du Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordeak.
18:00 - 20:00
Olli Rehn: 'Espainiak ekonomia berreskuratzeko pausoak beteko ditu'

Rehn Europako Ekonomia Gaietako komisarioak adierazi duenez, Espainiak Europako erreskate funtsari laguntza eskatuko balio, Europako Batzordea prest egongo litzateke jada.

"Espainiak ez du horrelakorik eskatu", zehaztu du, baina "euroguneak merkatuen egonkortasuna lortzeko tresnak ditu", eta Europako Banku Zentralak zorra erosteko programa iragarri duenetik, suspertu egin dutela gaineratu du.

Espainiak 2012an % 6,3ko defizita lor dezakeela uste du Rehnek

Bestetik, Espainiak Bruselarekin hitzartutako % 6,3ko defizit publikoaren betebeharra "oraindik lor dezake 2012an", eta "hori betetzeko Espainiak irmotasunez jokatuko" duela esan du.

Madrilen, Luis de Guindos Ekonomia ministroarekin bildu ostean, Espainiako bankuei emango dizkieten laguntzak "herrialdeko defizit gisa hartuko dituzten ala ez" ez dakiela esan du, Eurostatek zehazten baitu hori, erakunde independente batek.

Hala ere, "one-off" (behin bakarrik gertatzen den) operazioa dela kontuan hartuta, defizit gisa ez hartzea "espero" dutela esan du.

Halaber, Espainiak ekonomia suspertzeko eta "egoera osasuntsu" batera bueltatzeko egin beharreko guztia egingo duela uste du Ekonomia Gaietako komisarioak.

Rajoy, erreformekin tinko jarraitzeko prest

Bestalde, Mariano Rajoy Gobernuko presidentea erreformen prozesuarekin eta zergen kontsolidazioarekin tinko jarraitzeko prest azaldu da.

Ildo honetan, lehen astean iragarritako neurriak eta 2013ko Aurrekontuen lege proiektua goraipatu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X