Proposamena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europa hegoaldean greba orokor bateratu bat egin nahi dute sindikatuek

Deialdia Europako sindikatuek hilaren 17an egingo duten datorren batzarrean eztabaidatuko dute.
Protestak Portugalen.

p Maria Alvarez Kataluniako UGT sindikatuko idazkari orokorrak iragarri duenez, Europa hegoaldeko herrialdeen arteko greba orokor bateratu bat prestatzen ari dira. Data oraindik zehazteke dagoela adierazi du eta asmoa "Europar Batasunak moneta batasuna baino zerbait gehiago egitea da".

Deialdia urriaren 17an Europako sindikatuek egingo duten batzarrean eztabaidatuko da.

Helburua greba ahalik eta zabalena izatea dela adierazi du Alvarezek, eta Portugal (azaroaren 14an dagoeneko greba iragarri du), Grezia, Italia eta Frantzia bezalako herrialdeak batzea nahi dute, "Europar Batasunean iraultza gune sozial bat eratzeko".

UGTko buruzagiak azaldu duenez, sindikatuaren helburua "dirua herritarrei itzuli arte eurekin egotea" da eta Espainiako Gobernuaren politiken eta 2013ko aurrekontuen aurka egin du, langabezia areagotzen dutela eta baldintzak okertzen dituztela argudiatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X