Espainiako BGPa % 1,5 jaitsiko da aurten, Diru Funtsaren arabera
Nazioarteko Diru Funtsak aldaketa handirik gabe mantendu ditu Espainiarentzako aurreikuspenak. Bertako ekonomia 2012an % 1,5 murriztuko dela uste du, eta % 1,3 2013an, baina arazo perfilekoek Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan geroz eta eragin handiagoa izango dutela azpimarratu du.
“Atzeraldia izango da periferiako leku gehienetan, eta elkarren artean kutsatuz joango dira”, esan du NDFk. Bi hamarren hobetu du Espainiako ekonomiaren aurreikuspena (uztaileko % 1,7tik egungo % 1,5era) eta hamarren bat okertu du 2013koa (uztaileko % 1,2tik % 1,3ra).
Eurogunea 2013an itzuliko da berriro ere haztera, % 0,2 haziko da hain zuzen ere, aurten % 0,4 jaitsi bada ere. Datu berrien arabera, hamarren bat haziko da 2012an eta 0,5 puntu 2013an.
Eurogunean kontsolidazio fiskalaren erritmoa ere mantsotu egingo dela aurreikusi du NDF, baina “Espainia” salbuespen bat izango dela aurreikusi du, horrek erritmoa “azkartu” egin behar duelako 2012ko defizit helburuak lortzeko.
Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako langabezia tasa altua azpimarratu du; aurten % 24,9koa izango dela esan du, eta, datorren urtean % 25,1era igoko dela.
Inflazioari dagokionez, aurten eta datorren urtean % 2,4koa izango dela adierazi du.
Mundu mailako ekonomia 2012an % 3,3 igoko da, eta % 3,6 2013an, uztailean aurreikusitako baino bi eta hiru hamarren gehiago, hurrenen hurren.
Nazioarteko Diru Funtsak aldaketa handirik gabe mantendu ditu Espainiarentzako aurreikuspenak. Bertako ekonomia 2012an % 1,5 murriztuko dela uste du, eta % 1,3 2013an, baina arazo perfilekoek Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan geroz eta eragin handiagoa izango dutela azpimarratu du. “Atzeraldia izango da periferiako leku gehienetan, eta elkarren artean kutsatuz joango dira”, esan du NDFk. Bi hamarren hobetu du Espainiako ekonomiaren aurreikuspena (uztaileko % 1,7tik egungo % 1,5era) eta hamarren bat okertu du 2013koa (uztaileko % 1,2tik % 1,3ra). Eurogunea 2013an itzuliko da berriro ere haztera, % 0,2 haziko da hain zuzen ere, aurten % 0,4 jaitsi bada ere. Datu berrien arabera, hamarren bat haziko da 2012an eta 0,5 puntu 2013an. Eurogunean kontsolidazio fiskalaren erritmoa ere mantsotu egingo dela aurreikusi du NDF, baina “Espainia” salbuespen bat izango dela aurreikusi du, horrek erritmoa “azkartu” egin behar duelako 2012ko defizit helburuak lortzeko.Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako langabezia tasa altua azpimarratu du; aurten % 24,9koa izango dela esan du, eta, datorren urtean % 25,1era igoko dela. Inflazioari dagokionez, aurten eta datorren urtean % 2,4koa izango dela adierazi du. Mundu mailako ekonomia 2012an % 3,3 igoko da, eta % 3,6 2013an, uztailean aurreikusitako baino bi eta hiru hamarren gehiago, hurrenen hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.