Rajoyk bankuak zuzenean kapitalizatzeko akordioa betetzea eskatuko du
Europar Batasuneko estatu eta gobernuburuek goi-bilera egingo dute gaur eta bihar Bruselan. Bankuen eta fiskalitatearen batasuna izango dituzte aztergai. Bankuak gainbegiratuko dituen figuraren sorrera noren ardura izango den edota Europako Banku Zentralak zer eginkizun izango duen zehaztuko dute.
Mariano Rajoy Espaniako gobernuburuak eskari zuzena egingo die gainontzeko buruzagiei: bete dadila ekainean hartutako konpromisoa, erreskate fondoaren bitartez Espainiako bankuak zuzenean birkapitalizatzeko baimena ematea. Europar Batasuneko diru-laguntza zor publiko gisa ez hartzea da Espainiako Gobernuaren helburua.
Atzo, Rajoy eta Angela Merkel Alemaniako kantzillerra elkarrekin egon ziren Europako PPren batzarrean eta Moncloako ordezkariek esan dutenez, Rajoyk Merkeli adierazi dio banku sistemaren batasuna garatu beharra dagoela. Kantzilerraren iritziz, ordea,lehenago batasun fiskala lortu behar da.
Espainiaren erreskatea
Berez goi-bileraren agendan Espainiaren finantza egoeraren azterketa agertzen ez den arren, zurrumurruek diote Espainiak aurki eskatuko duela erreskatea, eta horrek protagonismoa hartuko du gaurko eta biharko bileretan.
Buruzagi europarrek erreskatearen "baldintza zehatzak" argitu beharko lituzkete, eta baldintza horietan ez litzateke eskakizun gehiago egon behar, François Hollande Frantziako presidenteak Le Monde-n egindako elkarrizketa batean azaldu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk salatu du Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek desberdintasunak sortzen dituztela langileen artean
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
AP-68 % 70 merkeagoa izango da autoentzako eta % 50 kamioientzako Araban
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "mantenurako eta modernizaziorako baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.