Espainiako datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi, batez beste pertsonako gastu altuena duen erkidegoa

2011n zenbatekoa 13.774 euro zen, eta 2010eko datuarekin alderatuta, 13.634 euro, % 1 hazi da.
Gente paseando estadisticas EITB
Argazkia: EITB

Euskadiko biztanleen batez besteko gastua 13.774 euro izan da 2011n, Espainiako batez bestekoa baino % 23,7 gehiago, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratutako datuen arabera. Hala, Euskadi gastu altuena duen autonomia erkidegoa da.

Euskadiren kasuan, pertsonako gastuaren batez bestekoa % 1 hazi da 2010eko datuekin alderatuta, zenbatekoa 13.634 zen orduan. Bestalde, Espainiako batez bestekoa % 0,2 jaitsi da, eta batez bestekoa 11.137 euro izan da 2011n.

Etxeko batez besteko gastua 33.888 euro izan da 2011n Euskadin, Espainiako altuena. Familien gastua, batez beste, 29.482 euro izan da Espainian, eta kopuru hori % 1 jaitsi da, 2010eko datuekin alderatuta.

Familiek etxebizitza ordaintzeko erabili dute aurrekontuaren % 31,3 2011. urtean. Kopuru hori % 6,5 hazi da 2006. urtetik hona.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X