454 milioi euro
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2013rako Bilboko aurrekontuen proiektua % 3,68 jaitsi da

Udalak 4 milioiko zorra hartuko duela bere gain adierazi du alkateak, Deustuko kanalaren irekieraren proiektua egiteko.
2013rako aurrekontuen aurkezpena, Bilbon. Argazkia: EFE

ref="/eu/herriak-hiriak/bilbo/" _fcksavedurl="/eu/herriak-hiriak/bilbo/">Bilboko Udalaren aurrekontuen proiektuak 2013rako 454.800.000 euro aurreikusi ditu, aurten baino % 3,68 gutxiago, Iñaki Azkuna alkateak jakitera eman duenez, era honetan, 2006ko aurrekontuen mailara jaitsi da.

Udalak ez du zorrik, baina datorren urterako zor "txiki" bat bere gain hartzea erabaki duela iragarri du alkateak, 4 milioi eurokoa, "proiektu estrategiko" bat egiteko: Deustuko kanala ireki eta Zorrotzaurreko penintsula irla bilakatzeko.

Bere iritziz, krisi ekonomikoaren testuinguruan, Udalaren helburuak "bizi-kalitatea eta zerbitzuak bermatzea, pobreziaren aurkako planei lehentasuna ematea eta ekonomia suspertzeko neurrien alde egitea" dira.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X