Zortzi kamioizale auzipetu dituzte Bilboko Portuan erasoak egiteagatik
Ertzaintzak zortzi kamioizale auzipetu ditu Bilboko Portuan lanean ari ziren lankideei gurpilak zulatzeagatik eta harriak jaurtitzeagatik. Santurtziko eremu horretan greba egiten ari dira kamioizale autonomoak enpresei lan-hitzarmena exijitzeko.
Auzipetuak 37 eta 53 urte arteko kamioizaleak dira. Ertzaintzak tiragomak, errodamenduak eta beste hainbat jaurtigai atzeman zizkien, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Hori horrela, epaileen esku utzi dute auzia argitzeko lana.
Ertzaintzak zortzi kamioizale auzipetu ditu Bilboko Portuan lanean ari ziren lankideei gurpilak zulatzeagatik eta harriak jaurtitzeagatik. Santurtziko eremu horretan greba egiten ari dira kamioizale autonomoak enpresei lan-hitzarmena exijitzeko.Auzipetuak 37 eta 53 urte arteko kamioizaleak dira. Ertzaintzak tiragomak, errodamenduak eta beste hainbat jaurtigai atzeman zizkien, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.Hori horrela, epaileen esku utzi dute auzia argitzeko lana.