Funtzionarioek jasotako dirua itzultzeko agindua eman dute bankuek
Gutxienez, Euskadiko 2.500 funtzionariok gaur jaso dute Gabonetako ordainsaria, bi finantza erakundek egindako akats baten ondorioz. Gaur bertan, Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Mariano Rajoyren Gobernuak EAEko funtzionarioen aparteko ordainsaria ordaintzeko erabakiaren aurka aurkeztutako helegitea. Horrela, Jaurlaritzak ordainsaria ordaintzeko emandako agindua bertan behera gelditu da. Erabakiak 67.000 langile publikori eragingo die.
Patxi Lopezen Gobernuak jakinarazi duenez, atzo bertan agindu zuen ordainsaria hilaren 19an ordaintzeko eta hurrengo egunean dirua langileen kontu korronteetan sartzeko.
Ipar Kutxa eta BBVA finantza erakundeek, ordea, gaur bertan ordaindu diete aparteko ordainsaria eta abenduko soldata nomina helbideratuta duten langile publikoei. Gobernuaren arabera, "akats bat egon da aginduaren interpretazioan".
Eusko Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, 2.500 funtzionariok jaso dute jada aparteko ordainsaria.
Hasi dira ordaindutakoa itzultzeko agindua ematen
Ordu batzuk geroago, bi finantza erakundeak hasi egin dira langileei ordaindutakoa kontuetatik erretiratzen. Sindikatuek ere baieztatu egin dute ordainsariaren ordainketa kentzen hasi direla.
Halaber, bi erakundeek argitu egin dute ordainketa egin izana ez dela euren akatsa izan.
Nortzuk jaso dute ordainsaria?
Nominak helbideratuta dituzten ertzainek eta Osakidetzako langileek jaso dute gaur goizean, langile publiko horiek eurek adierazi dutenez.
Halaber, UGT sindikatuaren arabera, soldataren aurrerapena eskatu zuten langile publikoek ere jaso dute dirua.
"Itzuli egin beharko al dut ordainsaria?"
Idoia Mendia jarduneko bozeramailearen hitzetan, behin ordainketa eginda ezingo da diru hori berreskuratu, esaterako, 2013an langile publikoei soldata bat gutxiago emanda; izan ere, "ordainsari bakoitza aurrekontu bati dagokio".
Ebazpena EAJ buru izango duen hurrengo Jaurlaritzaren esku gera liteke, eta gerta liteke behin aparteko soldata ordaindu ondoren hurrengo Jaurlaritzak berau itzuli behar izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.