Ortuzar: 'Ekaineko ordainsaria aurreratzea aukeran formula onena da'
ni Ortuzar EAJren Bizkaiko presidentearen iritziz, ekaineko aparteko ordainsaria urtarrilera aurreratzeko Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak harturiko erabakia "aukeran, formula onena" da.
Onda Vasca irrati katean adierazi duenez, Jaurlaritza berriak Gabonetako ordainsaria ematea "aztertuko du", "aurreko Jaurlaritzatik jasotako auzia, eta aukeran, konponbide onena aurreratzea da"
Gipuzkoako Aldundiak harturiko erabakiaren inguruan (aparteko soldata eman du), "gardentasunaren aitzindari direnak, ez dira oso gardenak izaten ari gai honetan, ez baitakigu nola ordaindu duten", kritikatu du Ortuzarrek.
Azkenik, Patxi Lopezen Jaurlaritzaren kontuak gainbegiratzeko kontu-ikuskaritzako kanpoko zerbitzua jartzeaz mintzatu da. "EAJren asmoa ez da ezer aurpegiratzea, Jaurlaritzaren kontuak nola dauden jakitea baizik", adierazi du. Halaber, "gauzak esaten duten moduan utzi badituzte, ez lukete beldurrik izan behar", gaineratu du.