Azpiegitura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTa ez dela 2016an martxan egongo ziurtatu du Jaurlaritzak

Espainiako Gobernuko Sustapen ministroarekin bildu ostean, abiadura handiko trenaren aldeko konpromisoak bere horretan jarraitzen duela berretsi du Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Abiadura handiko trena ez da 2018ra arte martxan jarriko

Abiadura handiko trena ez da gutxienez 2018ra arte martxan jarriko. Horixe ziurtatu du Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroarekin bildu eta gero.

Ez du data zehatzik eman nahi izan, baina bai Espainiako Gobernuak, baita EAEkoak ere, AHTa sustatzeko konpromisoa dutela berretsi du, eta aurrekontuen baitan, martxan jartzeko epeak labur daitezkeela azaldu du.

Lanak "oso erritmo onean" doazela esan du sailburuak eta obra zibila 2016rako amaitu dezaketela, baina gainegitura eta bideen ekipamendua faltako lirateke. Hori dela eta, "ezin da horrelako lan zail batekin eta aurrekontuen esparru honetan data zehatzik eman".

Espainiako estatuko aurrekontuetan % 40 murriztu dute lan honetarako aurrekontu-saila, baina Ministeriotik lehentasunezko lana dela helarazi dietela azaldu du Oregik, eta "lanen erritmoari eutsiko diote", gaineratu du.

Aireportuak

EAEko aireportuen inguruan ere hitz egin dute eta Jaurlaritzak ikerketa bat egitea aurreikusi duela azaldu dio Oregik Pastorri; Bilboko, Forondako eta Hondarribiko aireportuen potentzialaren inguruko txostena, hain zuzen.

Foronda gauean soilik jardun da orain, eta ildo honetan, trenarekin eta Gasteiz inguruko industria-gune logistikoekin intermodala aztertuko dutela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X